Norbaitek izan da Altamirako koba zulo berrian, honela izan bada hobe baino bertzela ikusi paratzen dizuedan bideoak eta honako galderari erantzun. Zer da labar artea, eta zer nolako irudikapenak erabiltzen dira? Ezagutzen duzu bertze aztarnategirik labarreko artearekin? Ba al da Nafarroan halakorik? http://www.rtve.es/alacarta/videos/television/acuerdas-hallazgo-pinturas-altamira/670481/ Helbide honetan ikusgai duzue kobak itxi ziren garaiaren inguru. Ondoren duzu Auñamendi entziklopediako gunetik jasotako argazkiak bata Etxauriko margoena eta bertzeak Alkerdiko kobakoak. Urdazubi eta Zugarramurdi artean kokatuak
8 Comentarios
Maddi Oses
9/22/2011 09:30:55
- Labar artea, aurrehistoriako gizakiak kobazuloetan margotzen zituzten artelanak dira. Marrazki horiek buztinez edo antzeko materialekin eginak ziren eta gehien bat ehiza gertaerak irudikatzen zituzten(honekin pentsatzen zuten jainkoak edo naturak ehiza produktiboa lortuko zutela).
Responder
Nerea Huarte
9/22/2011 10:06:54
Labarteak aintzinean gure arbasoek leizeetan egiten zituzten margolanak dira. Animalien irudiak agertzen ziren, bisonteenak adibidez. Ez, ez dut ezagutzen. Ez dut uste Nafarroan halakorik egongo denik.
Responder
Irati Lerga
9/22/2011 10:18:14
Historia aurrearen garaian aurkitutako pinturak leizeetan egiten ziuztenak. Gehienengo margoak animalien irudiak dira eta ezagutzen ditren laba-pintura zaharrenak paleolito arokoak dira. Altamiraz aparte, Asturiasen Tito bustilloko aitzuloak daude ezagunak direna baita.
Responder
Saioa Gamio
9/22/2011 10:25:04
Labar artea gure arbasoak kobazuloetan bizi zireneko leizeen paretetan egin zituzten margolanak dira. Haien ekintzak eta ehizatzen zituzten animaliak irudikatzen zituzten naturatik ateratako materialekin.
Responder
Julen carmona
9/22/2011 11:49:46
Aintzinean gure arbasoek leizeetan egiten zituzten margolanei labar artea esaten diogu eta animaliak eta gizakiak ehizatzen irudikatzen zituzten hauetan.
Responder
Inhar Iraizotz
9/22/2011 11:55:58
1- Labar-pinturak erdi paleolitotik aintzina (Momentuz haurkitu den labar-pintura zharrena duela 40000 urte ingurukoa baita) garai hartako gizakiak kobazuloen hormetan edo bestelako harrizko hormetan egiten hasi ziren pinturak dira. Ohikoena ehizako pasarteak (oso ugariak dira gezi batez zaurituriko animaliak), animali basatiak (oreinak, zaldiak, bisonteak e.a.), eskuak eta abar luze bat.
Responder
Ander Aramburu
9/22/2011 11:58:53
Labar artea, antzinaroko biztanleek kobazuloetan egiten zituzten margolanak ziren.Hauetan ehiztariak eta harrapakariak agertezen dira hainbat animaliekin, kasu batzuetan mamutekin
Responder
javier Duque
9/22/2011 12:08:52
labarartea antzinako gizartak rabiltzen zuten margolanak dira,horrela kobazuloetan,hainbat gertaera eta pentsamendu adierazten zituzten.
Responder
Deja una respuesta. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|