7.berrezarkuntzaren_laburpena_lomce |
![]()
![]()
![]()
![]()
|
![]()
![]()
![]()
![]()
|
ARIKETAK
![]()
|
![]()
|
Gaiaren aurkezpena
Jatorrizko agiriak
![]()
|
Kontzeptu mapak
![]()
|
![]()
|
![]()
![]()
|
![]()
![]()
|
RTVEn BERTAN ikusgai duzue ere. Memorias de España
Sandhurst manifestuaren iruzkina
Sandhurst-eko adierazpena
“Urtebetetzean zorionak emanez mezu asko eta asko hartu ditut Espainiatik, baita Frantzian bizi diren herrikide batzuenak erre (...). Idatzi didaten guztiak ziur daude monarkia konstituzionala berriz ezartzea dela Espainian dauden zapalkuntza, ziurtasunik eza eta gorabeherak amaitzeko bide bakarra (...).
Nazio eskubide publikoz gabetuta eta askatasuna nork daki noiz arte kenduta dago, horregatik ulergarria da ohikoak zituen zuzenbide konstituzional eta erakunde libre haietara begira jartzea. Haiek ez ziren traba izan ez 1812an independentziaren alde borrokatzeko ez 1840an beste gerra zibil bat amaitzeko. Gainera, haiei zor izan die urte askotako aurrerapena, oparotasuna, sinesgarritasuna eta are loria apur bat ere (...).
Horregatik guztiagatik, Espainian konfiantza dakarren bakarra jaraunspenezko eta ordezkaritza bidezko monarkia da, mailarik apalenetatik hasi eta gorengoetaraino denen eskubide eta interesen berma ezinbestekoa baita (...).
Ez da zain egon behar nik neure nahien arabera eta goitik behera zer erabakiko; Espainiako Printzeek, Monarkiaren aspaldiko aldi haietan, ez zituzten arazo larriak Gorterik gabe konpondu (...). Beharra sortuz gero, erraza izango da printze leialaren eta herri librearen artean konpondu beharreko arazoak jorratu eta irtenbideak asmatzea (...). Nire geroa dena del ere, espainiar ona izango naiz beti eta nire arbasoen moduan katoliko ona eta, mende honetakoa naizen aldetik, liberal ona (...) Nork Otwn (Sandhurst), 1874ko abenduak 1”.
Fernández Almagro, M. : Historia Política de la España Contemporánea, Madril, 1956, 356-358 or.

Izaera:
Izaera politikoa, Asturiaseko printzeak sinatua akademia militarrean, 1874-12-1 (seguruenik Cánovasek idatzia), honek bidali zuen hara ikastera. Cánovas neutral mantendu zen iraultza bitartean alfontsotar alderdia antolatzen eta berrezarpena prestatzen. Iturri zuzena beraz.
Testu ingurua:
Urrunean: Isabel IIren erregina aldia. Ustelkeria eta krisi ekonomiko eta politikoak.
Hurbila: Ostendeko ituna. 1868ko iraultza. 1869 konstituzioa, Amadeo. Dimisioa eta Errepublikaren aldarrikapena 1873ko hauteskundeak emaitzak (errepublikazaleen garaipena) Unitarioak eta federalen arteko tirabirak.
Figueras da aurreneko lehendakaria. Neurri herrikoiak, aio kintak eta zerga batzuk. Kaosa dela eta dimititu.
Pi y Margall bigarren lehendakaria. Arazoak:
Mugimendu kantonalista eta liskarrak langile mugimenduarekin iraultza soziala bultzatzeko aukerarekin (Alcoyn). III Karlistada eta Kubako altxamendua.
Salmerón, hirugarren lehendakaria. Kontserbadoreagoa eta zentralista. Indarkeriaren bitartez kantonalismoa kontrolatu. Dimisioa heriotza zigorrak ez sinatzeagatik.
Castelar, Laugarren lehendakaria. Botere bereziekin Gorteak disolbatu. Aio Federalismoari, armadarekin zapaldu azken kantonalista guneak (Málaga eta Cartagena). Diktatorialki gobernatzeagatik dimitiarazi zuten 1874ko urtarrilean.
Paviaren estatu kolpea, Asanblada disolbatu eta aio Errepublikari. Gobernu buru Serrano
IRUZKINA
Alfontso oinordeko bezala eta Isabel II abdikazioaren ostean (badirudi Cánovasek berak bultzatua, kontutan izanik Isabelen ospe txarra). Legitimitatea.
Monarkia konstituzionala. Espainian duen errepublikaren nahasmena zuzentzeko asmoz. (... orain eskubide oro galduta duen nazioari...)
Hanpatu 1812 konstituzioa, gerorago izandako borrokak. 1840 urtetik ostera liberalismoa, bere lorpenekin (aurrerapen, oparotasun, loria)
Aukera zilegi bakarra monarkia, baina herentziakoa eta ordezkatzailea. Guztion ordezkaria (langile klaseei erreferentzia, sei urtekoan estreinakoz parte hartzerik izan dutenak)
Aitortzen du Gorteekin gobernatuko duela. Indar politikoen lankidetzarekin
Katolizismoa eta Liberalismoa, eta espainol ona. Nahien edo proiektu politiko berriaren isla non modernitatea eta tradizioa bat egingo duten.
ONDORIOAK
Martínez Camposek Sagunton 1874-12-29 Alfontso XII.a izendatuko du errege bezala
Ikusi daiteke geroko Berrezarkuntzaren oinarri ideologiko eta politikoak: monarkia eta liberalismo doktrinatua. Indar politiko batzuen elkar lanarekin (kanpoan karlistak gerran ari direla eta errepublika zaleak. Errealitatean sistema berrian kazikismoa, ustelkeria, eta hauteskundeen manipulazioa.
1876ko konstituzioa.
1876ko konstituzioa
Espainiako Monarkiaren Konstituzioa […]
11. art. Estatuaren erlijioa Erromatar Erlijio Katoliko Apostolikoa da. Nazioak bere gain hartzen du erlijio horretako kultuari eta ministroei eusteko betebeharra. Ez da inor jazarriko Espainiako lurraldean bere erlijio iritziengatik edo bere kultua praktikatzeagatik, betiere kristau moralak ezarritakoa urratzen ez badu. Edonola ere, arlo publikoan ez dira onartuko Estatuaren erlijioaren ospakizunak eta adierazpenak baino. […]
13. art. Espainiar orok eskubide hauek ditu:
Bere ideiak eta iritziak askatasunez adierazteko eskubidea, bai ahoz, bai idatziz, bai inprimatzea zein antzeko beste prozeduraren bat erabiliz, aurretiko zentsurarik gabe. Bake helburuetarako biltzeko eskubidea. Giza helburuetarako elkartzeko eskubidea. […]
18. art. Gorteek dute, erregearekin batera, legeak egiteko eskumena.
19. art. Gorteak eskumen bereko bi ganbera legegilez osatuta daude: Senatua eta Diputatuen Kongresua.
20. art. Senatua kide hauek osatzen dute: norberaren eskubideagatik senatari direnek; Koroak izendatutako biziarteko senatariek; Estatuko korporazioek hautatutako senatariek; eta kontribuzio handienak ordaintzen dituztenek. […]
28. art. Diputatuak legeak ezarritako metodoaren bidez aukeratuko dira, eta berriro aukeratu ahal izango dira, denbora mugarik gabe. […]
50. art. Erregeak du legeak betearazteko eskumena. […]
75. art. Monarkiaren lurralde guztiak kode berdinen bidez arautuko dira; edonola ere, legez aldaketak ezarri ahal izango dira, egoera jakinetarako. Kode horietan, foru bakarra ezarriko da espainiar guztientzat, epai komun, zibil eta kriminaletarako. […]
Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.
Iruzkina:
1876ko Konstituzioaren artikulu batzuk
Izaera politiko soziala eta testu juridikoa. Dokumentu historikoa zuzena. Egile kolektiboa, Gorteek aukeratua nahiz eta atzetik Cánovasen nahiak agertu. 1876Ko ekainaren 30a. Publikoa da Espainiako orori zuzendua.
Testu inguru hª:
Urrunean: 1845ko konstituzioa eta liberalismo doktrinatua.
Hurbilean: Sei urteko demokratikoa. Iraultza eta 1869ko konstituzioa. Amadeo de Saboya. I Errepublika. Paviaren estatu kolpea. Martínez Camposena Alfonso XII erregea izendatuz. Cánovas del Castilloren antolaketa alderdi monarkikoan. (Isabelen abdikazioa eta gero Sandhursteko manifestua). Berrezarkuntza moderatua indarrean jarriz.
Alderdi bikoen txandaketa. Oposizioan gelditzen direnak (karlismoa, errepublikazaleak, nazionalismoak eta langile mugimendua).
Lankidetza aldiz, eliza, militarrak eta liberal moderatu eta aurrerakoiak bere bi buruekin (Cánovas eta Sagasta)
IRUZKINA:
4. art Habeas corpus, askea geldituko da atxilotutakoak 24 ordu ondoren ez bada errudun, baina 1869koarekin alderatuz (3.art) hemen legeak agindutako kasuetan ez bada.
11 art. Erlijio Katolikoa. Elizgizonen mantenua eta publikoki erakutsi edo ospatu daitekeen bakarra (1869koan ez bezala). Bertze erlijioak onartu pribatuki eta katolizismoarekin edo moral kristauaren kontra ez bada.
13 art. Askatasun zibilak. 1869Ko konstituziotik hartuak (iritziak, elkarteak eta abar)
18 art. Monarkia konstituzionala baina botere legegilea konpartitua.
19 art: Bi ganbara.
20 art. Nork osatu Senatua Izendapen zuzenak eta erregeak aukeratuak (berezkoak eta biziartekoaka) 180 eta bertze erdiak hautetsiak.
21 art. Berezko senatariak (errege familiakoak, Esp Handikiak, Armadako kapitain nagusiak eta Almiranteak, Indiako Patriarkak eta artzapezpikuak ...
27 art. Diputatu bat 40.000 biztanleko eta bertzela Kongresuko hauteskunde batzarrak izendatutakoak.
28 art. Kongresua hautatuak legearen arabera, gainera behin baino gehiago hautatua izateko aukera ematen du.
30 art. 5 urteko mandatua
50 art. Botere exekutiboa erregeren esku.
75 art. Lege berak eskualde osoan, ez berezitasunik, 1876. urtean foruak deuseztatuak
89 art. Kuba eta Puerto Ricori ordezkariak eman eta autonomia
ONDORIOAK
Txandaketa sistema.
Hauteskundeen iruzurra (kazikismoa, enkasillatua eta putzerazoa)
Iraupena 1923 arte.
Nolabaiteko oreka (militarrek ez pronuntziamendurik)
Bizitza politikoaren narriadura
Oposizioko alderdiak.
BERREZARKUNTZA GARAIKO AURKEZPENA Erdaraz
T. 9 la monarquía de la restauración 2011
View more presentations from Isabel Moratal
INDUSTRIALIZAZIOA
Cubako gerra
Gerra garaiko film historikoak esteka
“Kontuan hartura oraingo gizartearen oinarri bakarra klaseen arteko kontrakotasuna dela; gure egunetan kontrakotasun horrek goia jo duela, argi eta garbi ikusten denez gero eta gutxiago direlako aberats-aberatsak eta beti handitzen ari delako pobre-pobreen multzoa; aberatsek pobreak esplotatzeko arrazoi bakarra haiek lurra, makinak eta gainerako lan-tresnen jabe izatea dela; jabetza hori aginte politikoari esker ziurtatuta daukatela, gaur egun agintea zapaltzailearen, hau da, erdiko klasearen esku dagoelako; (...)
Arrazoi guztiok direla eta, Espainiako Langile Alderdi Sozialistak adierazten du bere helburura hau dela: klaseak indargabetzea, hau da, langileen emantzipazio osoa. Norbanakoaren jabetza jabetza sozial edo gizarte osoarena bihurtzea. Langileen klaseak edukitzea aginte politikoa.
Eta helburu hori betetzera hurbiltzeko berehalako bitartekoak hurrengoak: askatasun politikoak. Koaliziorako eskubidea edo grebak legezkoak izatea. Orduak gutxitzea. Bederatzi urtetik beherako umeek lan egitea galaraztea (...) Langileen bizitza eta osasuna babesteko legeak (...) Zaintzeko batzordeak sortzea, beharginek aukeratuta, bizi diren gelak, meategiak, lantegi eta tailerrak ikusteko (...) Lehen eta bigarren hezkuntzarako doako eskolak eta lanbide-eskolak sortzea (...) Arma-Zerbitzua derrigorrez eta denentzat eta herri-milizia (...) Estatuak garraio eta zirkulazio-bide guztiak bere gain hartzea, baita meategiak, basoak eta abar (...)”
KOKAPENA:
Iturri mota zuzena, izaera politikoa, publikoa, egileak 25 pertsona(Pablo Iglesias, García Quejido, Victoriano Calderón, Jaime Vera, Francisco Mora y Tomás Robledo) gehienak arte grafikoko kideak. Madrilen 1879-5-2 janari batean erredaktatua eta hilabete bereko 20an sinatu zutena.
Aurrekari urrunak:
Industrializazio berantiarra eta urria, eta eskualde konkretuetan. Proletalgo indar gutti (hasia Isabel II garaiko azken aldian baina garatua sei urtekoan
Sei urtekoan zehar LANE zabaldu.
Aurrekari hurbilak:
Berrezarketan legez kanpo langile mugimendua 1874 Serranok debekatu 1874-I-3 LANE
Eraginak Espainian sei urteko demokratikotik: Fanelli (anarkismoa), Lafarge (marxista).FTRE (fed,langi,Esp, eskualde) 1872-3 bereizketa (1872ean Marx-Bakunin). Sei urtekoan liberal aurrerakoiei botoa eman baina Errepublikaren porrotaren ondoren eta krisi ekonomikoa zabaltzean aukera berrien bila (anarkismoa eta marxismoa, lan baldintzak kaskartzean, soldatak jaitsi eta txirotasuna ugaltzen bai dira).
Berrezarkuntzarekin langile mugimendua klandestinitatean antolatu behar.
PSOE sortu 1879an eta manifestua 1881 arte klandestinitatean
IRUZKINA:
Alderdi programatikoa edo ideologikoa:
Klaseen arteko borroka. Marxismoaren oinarria (1848ko manifestu komunistan jada planteatuak). Produkzio bideen jabetzan dago banaketa desorekatuaren arrazoia eta ondorioz esplotazioa. Esplotazioa ekonomikoa eta gainera politikoa.
PSOEren helburua Klaseak indargabetzea (Marxen ideia, 1883an hilda). Jabetza kolektiboa edo gizartekoan bihurtzea eta aginte politikoa langileena; hots, proletalgoaren diktadura baina politikaren bitartez.
Hortaz langileen konzienziazioa eta internazionalaren ideietan oinarritutakoak (garai honetarako disolbatua zena)
Eskaera pragmatikoak:
askatasun politikoa (legez kanpo daude momentu honetan), elkartze askatasuna; Grebak legalizatze; lanorduak murriztea (oraindik ohikoa zen 10 ordutik gorako jardunaldiak), haurren lana mugatzea (lana egiteko beharrean zeuden familiako soldatak bizitzeko iristen ez zirelako. Gainera soldata baxuagoren truk eta baldintza kaskarretan ere, adibidez meategietan eta abar); Bizitza eta osasun baldintzen hobekuntza (ez dute aseguru sozialik, honi aurre egiteko sorospen elkarteak antolatzen zituzten). Lan eta bizi baldintzak ikuskatzeko batzarrak sortzea; Lehen eta bigarren hezkuntzako eskolak eta lanbide eskolak (diru gutxi eta lanagatik hezkuntza mugatua zuten langileen seme alabek).
Arma zerbitzua derrigorrezkoa guztiontzako, kinten sistemaren kontra (dirudunek, ordainduz gero bertze batengatik ordezkatuak izaten ziren eta; hau XX. Mendea arte ez da lortuko eta liskar sozial anitz erakarriko ditu adibidez 1909ko aste tragikoan). Errekurtsoen nazionalizazioak garraioak, meategiak, basoak eta abar.
ONDORIOAK: Langile mugimenduaren hastapenak, 1881 legeak legeztatu eta 1887 legeztatu langileen biltzarrak, gero 1888-VIII UGT. 1910 arte ez lortu diputatu bat
Anarkisten eta sozialisten arteko ezberdintasuna. Helburua bera langileen diktadura baina aurrekoak gobernuak onartu ez eta alderdi politikorik ez sortu, hortaz banatu lan sindikalean eta bertze joera bortitzagoa, ekintza zuzenen aldekoa. Anarkistek antolatu 1881, Federación Trabajadores de las Regiones Españolas. Legez kanpoan utzia eta zenbait izenez aldatua. Indar asko bildu bereziki bere eskaerengatik “lurrak lantzen dituztenentzako”. Bartzelonan eta Andaluzian eragin handien. Atentatu anitz, ad. Cánovas erail eta XX. Mendean Canalejas 1912. Barnan Operako atentatua eta abar. CNT sortu 1910
PSOE alderdi politikoen bitartez proletalgoaren diktadura sistemaren barrutik lortu nahi, ez daude ekintza bortitzen alde. Geroago UGT 1888-8-12 sortu. Bere influentzia eremua Madrid, Bizkaia eta Asturiasen zentratu zen. Pablo Iglesias diputatua 1910.
1886 urtean sortu el socialista egunkaria (sozialismoaren ideiak hedatuz). 1890 urtean ospatzen hasi maiatzaren aurreneko eguna (langileen eguna). Cubako gerraren kinten sistemaren aurkakotasunarengatik arrakasta gehiago izaten hasiko da alderdi politikoa.
Geroago XX. Mendeko bigarren hamarkadan PSOEtik irtendako batzuk Alderdi Komunista sortuko dute.
Txandaketa sistemaren grafikoa
Testu liburuan 233 orrialdean dagoen grafikoarekin eta aurrean jarritakoa BERTATIK jasoa, gehi selektibitatean eskatzen digutenarekin, ikusgai duzue bigarren mailako iturrien azterketa kritikoa ere egin beharko genukeela. Bertan diputatu kopuru erreala ikusgai duzue eta aldi berean oposizioak izandako indar guttia ere.
KOKAPENA
Izaera:
1886 eta 1901 hauteskundeen Bi alderdi nagusien diputatuak
Marraduna, izaera politikoa. Urteak eta bertzean diputatu kopurua. Txanda sistemako bi alderdien emaitzak soilik. Oposizioa at
Testu ingurua:
Sei urteko demokratikoan, aurrenekoz gizonezko sufragio unibertsala 1869 hauteskundeetan (gizonak). Errepublikan eta abar alderdien ugalpena. Cánovas bultzatu Isabel dimisioa eta antolatu alderdi Alfontsotarra. Pavia aio Errepublikari, Martínez Campos inposatu Alfonso. Sandhurst adierazpena (alternatiba, tradizio, modernizazio eta oreka).
1876tik Erroldaren araberako hauteskundeak 1890 arte.
1885 Pardoko ituna eta Maria Kristina errege ordea. Txandarekin jarraitu.
Cánovases sistema. 1876 konstituzioa. Erregeak duen ahalmena gobernuak hautatzeko. Hauteskundeen ustelkeria: kazikismoa, enkasillatua eta putzerazoa. Udal kontrola, Gobernadoreak izendatu distritoka hautagaiak eta abar
IRUZKINA:
1876-1881: 1878 hauteskundeen lege berria 25 urtetik gora eta errenta + 25 pzta (800.000), aio unibertsalari (alkateek eta udalek errolda kontrolatu eta manipulatu)
Hezkuntzaren kontrola, autoritarioki gobernatu, askatasunak mugatu (adierazpen, idazlan, bilera)
Bukatu karlistada 1876, gerora karlistak politikara, 1878 kontzertu ekon, 90 hamarkadan fuerismoaren errebindikazioak. Kuban Zanjoneko bakea 1878.
1881-84 Liberalak: Armada berrikuntza, hezkuntzan saiakerak, askatasun gehiago, administrazio modernizazioa, ekonomian librekanbista.
1884-1886 Cánovas: Egoera soziala kritikoa da Comisión de Reformas Sociales -ek salatua. Arazoak Carolinasetan Alemaniarekin. Kolera izurritea 1885 eta erregea hil.
1886-1891: Sagasta: Pardoko ituna. Berrikuntzak: Ley de Asociaciones 1887 (elkarteak aske sortzerik; legalizazioa alderdi politikoak PSOE, 1888 sortu UGT). 1890 Sufragio unibertsala. Kode zibilean erreformak, baita armadan (karguz igotzeko milia eta abar) Nazio artean pisurik ez ia ezer Berlineko konferentzian.
1891-1893 Kontserbadoreak. Politika ekonomiko protekzionista. Elizarekin ere tirabirak
1893-1896 Sagasta. Kubako gerra berriz hasi arte
1896-1898 Cánovas: ez konpondu egoera. 1897 gainera Cánovas eraila Mondragoeko bainuetxean.
1898-1899: Sagasta baina azkenean gerrara eta porrotaren ondorioz krisia
1899-1901: Kontserbadoreak Silvela
1901-1903 Sagasta. Berrikuntzen saiakerak porrot.
1903-1905: Silvela Maurarekin
1905-1907: Liberalak Monte Rios. Udal hauteskundeak Ligak boto anitz
1907-1910: Kontserbadoreak Maurarekin. Aldatu hauteskundeen legea 1907 botoa derrigortua baina ez da eragingarria. Instituto Nacional de Previsión, Ley administraciones Locales (udal autonomi gehiago) Ley represión terrorismo (anarkisten kontra bereziki)
Aste tragikoa Uztailaren 27an greba (Barranco del Lobo-ko porrota) areagotu errebolta. Elizak erre ..., Errepresioa. Fusilatu Ferrer i Guarda. Oposizioa elkartu
1910-1914: Canalejas. Demokratizazio saiakera. Bereiztu eliza-estatua. Ley del Candado (erlijio erakunde berri gehiagorik ez). Lan baldintzak erregulatu (Segurtasun soziala derrigortua, lan jardunaldia murriztu,) Gerra garaian guztiak derrigortuak (Ley reclutamiento.)
Mankomunitateen legea 1912.. Marokotik zabaldu. Eta Frantziarekin hitzarmen berria protektoraturako
1914-1916: Kontserbadoreak Dato. Neutraltasuna gerran. Isolamendu diplomatikoa, ahulezi ekonomikoa, inflazioa eta liskar sozialak areagotu.
Txandaketa baketsua amaitu. Alderdien deskonposizioa. 1917ko krisi
1916-1919 Liberalak eta 17tik kontzentrazio gobernuak
1919-1923 Kontserbadoreak. 1922 Dato erail.
1923-09-13 Primo de Riveraren estatu kolpea.
ONDORIOAK:
Hauteskunde iruzurrak eta demokratizazio urria. Oposizioa gehienetan kanpo.
Txandaketak lortu zuen nolabaiteko oreka zenbait urtez eta militarrek jazarraldirik ez burutzea. Aldi berean klase politikoarekiko mesfidantza. Langile mugimendua bere kasa antolatu eta liskar sozialak areagotu.