
Gaur zintzilikatzen dizuedan artikulu interesgarri honetan, Frankismoak Italia eta Alemaniatik jasotako laguntzaren informazioa ematen zaigu. BERTAN duzue irakurgai.

Albiste HONETAN irakurgai duzue berriki argitaratuko den liburu baten inguruko nondik norakoak. Bertan Casado Koronelak eman zuen estatu kolpearen datuak eta Gerra Zibilaren amaieraz.

BERTAN irakurgai izango duzue gerra osteetan zigorren inguruko artikulu arras interesgarri bat. Casanovask alderatu egiten du Europan Bigarren Mundu Gerraren bukaera galtzaileek pairaturiko zigorrak eta Espainiako Gerra Zibilaren ostean gertatutakoak.

BERRIA egunkariak 2016-01-10 argitaratutako artikulu honek langile publikoengan eragindako errepresioaz aritzen da. Azken ikerketa bat, Bizkaiko udal eta Aldundian zentraturik, langilegoraren % 63 inguru kaleratua edo eta zigortua izan zelarik.
Adam Hochschild-ek argitaratu berria duen liburu batean, AEB-ko brigadisten inguruko informazioa ematen du. BERTAN duzue irakurgai albistea.
|
AEB-ko Lincoln Brigadistak Aragoiko frontean
|
Julian Casnovaren azken liburuaren ingurukoak

Historiagile honek aurkezturiko azken liburuan, 2013ko otsailean Gerra zibilaren inguruko gora beherak aztertzen dira. BERTAN irakurri dezakezu albiste bat gaiaz gehiago jakiteko. Gomendagarria da laburra bai da eta aldi berean hainbat berezitasun argitzen dituelako.
Argazkia Gernikako bonbardaketakoa da.
BERTZE HONETAN Erlijioaren pisu berria eta inposaketa azaltzen dira.
Argazkia Gernikako bonbardaketakoa da.
BERTZE HONETAN Erlijioaren pisu berria eta inposaketa azaltzen dira.
Errefuxiatu errepublikarren asilo eskaeraren gutun interesgarriak

BERTAN El País egunkariko albiste batean Espainiar errefuxiatuak, horietariko askok Frantziako kontzentrazio esparruetatik, Mexikoko gobernuari edo enbaxadoreari zuzenduriko gutun originalak ikusgai dituzue. Orrialde horietan errepublikar gizon, emakume eta haurren bizipenak, arazoak eta pairaturiko bizi baldintzak somatu daitezke.
BERTZE HONETAN albistearen bertze atal batzuk ikusgai dituzue.
BERTZE HONETAN albistearen bertze atal batzuk ikusgai dituzue.
Gerra zibila zergatik piztu zen?. Julian Casanovaren artikulua erdaraz
BERTAN duzue artikulu interesgarri bat Gerra zibila zergatik piztu zen inguruan. Era argi batean gerraren zergatiak azaltzen zaiatzen da Casanova historiagilea. Nazio arteko testu inguruarekin erkatuz eta Espainiaren berezitasunak aipatuz.
Unamunoren eztabaida ospetsuaren nondik norakoak

Gaurko edizioan El Mundo egunkariak argitaraturiko artikulu interesgarria dugu BERTAN irakurgai duzuelarik. Gerra zibila piztu berria zen eta eskualde ezberdinetan errepresioa eta hildakoen kopurua gora zijoan. Unamuno idazleak, Salamankako unibertsitateko erretorea zen eta urriko 12ko urtemugaren ospakizunean hainbat diskurtso entzun ziren Unibertsitatean. Haien artean Milan Astray zegoen, legioko sortzailea eta Francoren adiskidea. Zenbait pasadizoren ostean Milanen leloa entzun zen aretoan Viva la muerte eta erantzun argudiatua plazaratu zuen Unamunok leloaa eta gerraren kontrako bertze zenbait aipamenak egin zituen. Perpaus ezaguna Viva la inteligencia, UNA GERRA INCIVIL. eta vencer no es convencer.
_Diario de noticias 2012-12-14 BERTAN
El acto tendrá lugar a las 18 horas en el atrio de la sede del Parlamento foral y contará con el acompañamiento musical de un cuarteto de Cámara.
La entrega de estos certificados responde a lo dispuesto en el párrafo 1 del artículo 4 de la Ley 52/2007, de 26 de diciembre, "por la que se reconocen y amplían derechos y se establecen medidas a favor de quienes padecieron persecución o violencia durante la guerra civil y la dictadura".
En virtud del citado artículo de la Ley de Memoria histórica, "se reconoce el derecho a obtener una Declaración de reparación y reconocimiento personal a quienes durante la Guerra Civil y la Dictadura padecieron los efectos de las resoluciones a que se refieren los artículos anteriores". "Este derecho es plenamente compatible con los demás derechos y medidas reparadoras reconocidas en normas anteriores, así como con el ejercicio de las acciones a que hubiere lugar ante los tribunales de justicia".
Honekin batera Iruñako udalak plaka oroitgarri bat eskegi du Errepublika garaiko errepresaliaturiko zinegotzi eta langileei.
2015-10-6.
|
Bertan artikulu interesgarria errepresalietuen hobien inguru
HOBIAK ATERATZEN TRANSIZIO GARAIAN. BERTAN irakurgai .
2012-3-25 egunean argitaraturiko artikulu interesgarria trantsizio garaian ateratzen hasi ziren aurreneko hobien ingurukoa. Bertan Errioxa eta Nafarroaren kasua ikusgai da.

Ebroko gatazkaren inguruko aurkikuntza.
BERTAN irakurgai izango duzuen moduan iaz industuriko lubaki baten inguruko informazioa ageri da. Bertan aurkituriko gorpuari egindako ikerketen ondorioz ateratako datu bitxiak aditzera ematen direlarik.
Gernikako eta bertze euskal herri batzuen bonbardaketaren 75.urtemuga
GERNIKAKO BONBARDAKETAREN Informazioa Berria egunkarian BERTATIK
Eibarreko bonbardaketa

Indalecio Ojangurenen argazkia Berria artikulutik
1937. Faxisten aire erasoa Eibarren

1937. Gernika suntsitua

1937. Durangoko bonbardaketa, airetik

Click here to edit.
BERTAN irakurgai duzue airezko bonbardaketen historiaren inguruko artikulua
Gernikako bonbardaketaren inguruko lekukoa Irakurgai

George Lowther Steer, gerra korrespontsala, 27 urte. Hor dago, Gerrikaitzen, aireplano alemaniarren erasoa noiz amaituko, lurrean kukutua; aireplano horiek beraiek ordu batzuk lehenago lehergailuekin ireki duten hamar metro luzeko zulo batean babestu da. Hilobia izan zitekeen; lurra gainera botatzea besterik ez zaio falta. Baina ez. Kazetari honek Gernikara iritsi behar du, eta faxistek egin duten triskantza ikusi behar du bere begiez. Bere eskuez kontatzeko. The tragedy of Guernica, Gernikako tragedia, jarriko dio goiburuan: Town destroyed in air attack, aire erasoan suntsitutako herria. Artikulua telegramaz bidaliko du itsasoaren beste aldera, eta hurrengo egunean argitaratuko dute The Times-ek Londresen eta The New York Times-ek New Yorken, 1937ko apirilaren 28an, faxistek Gernika suntsitu eta bi egunera. Bonbardaketa nazioarteko prentsan agertu bazen ere, Sterren artikulua izan zen gertaera ezagun egin zuena, agerian utzi baitzuen txikizioa, eta Alemania 1936ko gerran esku hartzen ari zela, bere burua neutral aurkeztu arren.
Steer hegoafrikarra zen. Han jaio zen 1909an. Ezagutzen zuen Afrika, eta ezagutzen zituen bonbardaketak. Etiopian urtebete egin zuen, 1935etik 1936ra, The Times-entzat korrespontsal. Ikusiak zituen Italiako armadaren hegazkinak etiopiarren gainera ziape gasa isurtzen eta herriak bonbaz desegiten. Steerrek susmoa bazuen, ordurako, Alemania eta Italia gerra egiteko modu berriak probatzen ari zirela: populazio zibila airez jo eta txikitzea, adibidez. Afrikan egin zuten; baina, Europan? Euskal Herria ez zen Etiopia. Durango bonbardatua akats bat izan zitekeen... Baina Gernikan erasoa errepikatzeak susmoak uxatu zituen; faxisten ankerkeriaz idatzi behar zen bizkor, eta Europa ohartarazi.
Steer Etiopiatik bota zuten Italiako faxistek, eta 1936 bukaeran beren lerroetatik frankistek. Londresera itzuli zen, baina 1937ko ilbeltzean Bilbora bidali zuen The Times-ek, Eusko Jaurlaritza sortu berriaren altzotik emateko gerraren berri. Hilaren 29an emaztea eta haurra galdu zituen Londresen, erditzean, eta hara joan zen. Durango birrindua ikusteko justu itzuli zen. Hala deskribatu zuen, The Times-era bidalitako kronikan: «1937ko martxoaren 31 arte, munduaren historian populazio zibilaren kontra egin den bonbardaketa izugarriena».
Apirilaren 26ko iluntzean Gernikatik berriak iritsi ziren Bilbora. Gau hartan bertan, Esteban Urkiaga Lauaxeta idazleak Gernikara gidatu zituen kazetariak; han zen Steer ere. Goizaldean itzuli ziren Bilbora. Kazetariek berria eman ahala hasi zen Francoren bertsio ofiziala zabaltzen: gorriek erre dute Gernika.
Apirilaren 27an goiz jaikirik, Gernikatik Bilbora iristen ari ziren errefuxiatuekin hitz egin zuen Steerrek. Autoa hartu eta Gernikara itzuli zen. Lautik hiru etxe birrinduak, ospitale suntsitu batean 30 gorpu, oraindik sutan zeuden eraikinak... Bezperakoa, zoritxarrez, egia zen. Lekukoekin hitz egin, datuak hartu, bazterrak miatu. Egina zegoen kronika. Kontatzen dituen ankerkeriengatik ez balitz, testu lehorra litzateke, larderiarik gabea.
Gutxitan izan du artikulu bakar batek halako eragin diplomatikoa, hala ere. Gernikako erasoa «gorriei», «euskaldunei», eta «meatzari asturiarrei» egozten tematu ziren frankistak. Baina Erresuma Batuan, Frantzian eta AEBetan bihotzak hunkitu zituen kronikak; ahaztu gabe Alemaniak etorkizunean egin zezakeenaren izua ere handia zela.
Kontakizun «zuhurragoa»
Alemaniak hariak mugitu zituen. The Times-eko editoreak azalpenak eskatu zizkion Steerri: «Beste ikuspegi batzuk» aintzat hartu eta kontakizun «zuhurragoa» eskatu zion. Apirilaren 28an bertan erantzun zien Steerrek: «Ehunka jende etxegabe eta nahigabeturekin hitz egin dut, eta den-denek gertaeren deskribapen zehatz bera egin didate. Ikusi eta neurtu ditut Gernikan bonbek egindako zulo erraldoiak. Rheindorf factory, 1936 idatzia zuten aluminiozko bonba su eragile alemanak aurkitu dituzte Gernikak, lehertu gabe». Dudarik ez.
Abisu eman zioten, frankistek harrapatuz gero, bertan fusilatuko zutela. Faxistei ez zitzaien komeni munduak jakitea Alemaniaren eta Italiaren neutraltasuna ustezkoa baino ez zela. Gaur egun oraindik, Italiak ez du Gernikako erasoa onartu, ezta Espainiak ere. Alemania izan da bakarra; 1997an, Roman Herzog presidenteak erasoa aitortu eta barkamena eskatu zuen. Aurten esker ona agertuko diote: Herzogi Gernika Saria emango diote gaur.
Steerri gorazarre egin zioten atzo, bestalde. Ekitaldian izan ziren, beste askoren artean, Gernikako eta Nagasakiko udal ordezkariak eta Graham Keely The Times kazetaren Espainiarako korrespontsala. Steerren lan «miresgarria» goratu zuen Keelyk; haren kronika edozein kazetarik «harro» sinatuko zuela adierazi, eta Pablo Picassoren Guernica koadroa inspiratu zuela nabarmendu zuen.
«Eskerrak kazetari zintzoak dauden», adierazi zuen Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, bonbardaketari buruz Espainiak urtetan esandako «gezurrak» gogoan: «Steer izan zen gure herria jasandako ezbeharraren, lazturaren, bidegabekeriaren berri eman zuen kazetaria». Kazetariei gogorarazi zien «iritzi publikoaren sortzaile» direla, eta, Sterrek bezala, indarkeria sustatuko ez duen hizkera erabiltzera deitu zituen.
Steer ez zen kazetari hutsa izan, ordea. Euskal herritarren aldera lerratu zen, Etiopian etiopiarren aldera lerratu zen bezala. Erresuma Batuek Euskal Herriko 4.000 ume erbesteratu hartzea haren diplomazia lanari zor zaio. Hilabete gutxi egin zituen Euskal Herrian, baina loturik gelditu zen euskal herritarrengana. 1944an, Erresuma Batuko zerbitzu sekretuentzat lanean, Birmanian zegoen, japoniarren aurkako gerran. Han hil zen, auto istripuan. Hilotzari urrezko erloju bat aurkitu zioten eskuturrean. Agirre lehendakariak oparitu zion hura bera zen. «Steerrentzat, Euskal Errepublikak» jartzen zuen hura. «Kazetari zintzo» bati oparitu ziotena.«Kazetari zintzoaren» soa
Gernikako bonbardaketa euskal herritarrei egozten tematu zen Franco, baina Steerrek ez zuen dudarik izan: munduari kontatu zion Alemaniako Kondor Legioaren lana izan zela.