6._estatu_liberalaren_finkatzea_1833-75_laburpenak_lomce01.pdf |
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
|
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
|
Jatorrizko dokumentuak
![]()
![]()
|
![]()
|
Kontzeptu mapak sei urteko demokratikoak
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
|
![]()
![]()
![]()
![]()
|
Kontzeptu mapak santillanatik moldatuak
![]()
![]()
|
![]()
![]()
|
Errepasorako
![]()
![]()
![]()
![]()
|
![]()
![]()
![]()
|
Dokumentalaren inguruko lana

seiurteko_demokratikoa_memoria_de_españa.pdf |
2015-XII seiurteko inguruko klaseko lanak
![]()
|
![]()
|
Ariketak
Errege Estatutua
“I Tit. Erreinuko Gorte Nagusiak deitzea.
1. art (...) Erregina gobernatzaileak, Elisabet II.a alabaren izenean, Erreinuko Gorte Nagusiak deitzea erabaki du.
2. art. Gorte Nagusiak bi estamentu izango dituzte: Erreinuko Handikien Estamentua eta Erreinuko Prokuradoreen Estamentua (...)
3. art. Erreinuko Handikien Estamentua hauek osatuko dute:
1 Artzapezpiku agurgarriek eta apezpiku agurgarriek
2 Espainiako Handiek (...)
3 Lurjabeak edo fabriken jabeek (...) urtean hirurogei mila errealeko errenta dutenek.
7. art. Erregeak Erreinuko gainerako handikiak hautatu eta izendatzen ditu, eta horien duintasuna hil artekoa da (...)
24. art. Erregeak bakarrik deitu, eten ete desegiten ditu Gorteak (...)
31. art. Gorteek ezin dute eztabaidatu Errege Dekretu bat dela bide esanbidez aztertu ez duten gai baten inguruan. (...)

Bergarako ituna
1. art. Baldomero Espartero Jauna kapitain jeneralak arduraz gomendatuko dio gobernuari betetzeko Gorteei foruak onartzeari edo aldatzeari buruzko proposamen formala egiteko eskaintza.
2. art. Rafael Maroto Jauna teniente jeneralaren agindupeko armadako kideen jardunak eta jeneralen, buruzagien eta ofizialen graduak eta kondekorazioak aintzatetsiko dira, hark aurkeztuko ditu armadako kidegoen zerrendak, eta askatasuna izango dute erabakitzeko 1837ko Konstituzioa, Elisabet II.aren tronua eta haren Ama Ohoragarriaren Erregeordetza zerbitzatu eta defendatu nahi duten, edota nahiago duten beren etxeetara erretiratu, armak utzita.
6. art. Aurreko artikuluetan adierazitakoa hitzarmen hau berronetsi eta hamabi eguneko epean aurkezten diren enplegatu zibil guztiei dagokie.
7. art. Nafarroako eta Arabako dibisioak Gaztelakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa aurkeztu diren baldintza beretan aurkezten badira, aurreko artikuluetan adierazitako kontzesio horiek berak onartuko zaizkie.
8. art. Baldomero Espartero Jauna kapitain jeneralaren mende geratuko dira Rafael Maroto Jauna teniente jeneralaren agindupeko artilleria kidegoak, arma lantegi eta gordailuak, uniformeak eta hornigaiak.
Bergarako kuartel nagusian berretsitako hitzarmena, 1839ko abuztuaren 31n.

Desamortizazioak

Sakontzeko irakurri WIKIPEDIA edo hobeto Sabuco ikastetxeko pdf honetatik BERTAN
Koro Irakaslearen testutik moldatua
Lurren jabetza
Lurren lotura zen nekazaritza ekonomiak Lege Zaharrean zuen arazo nagusia eta, hain zuzen ere, modu horretan elizaren, aristokraziaren eta udalerrien eskuko lurrak %60 baziren. Lehen mailako botererako bide zen lurren jabetza. Lotutako jabetzen artean zeuden
- Maiorazkoak:
- Familiako ondaretik bereizten ziren ondasun hauek. Multzo hau ezin zen saldu eta seme zaharrenak heredatzen zuen.
- Erdi Aroan du sorrera; seguruenik seme-alaben artean ondasunak zatitzean, ondare familiarra ez txikitzearren egingo zen.
- Errege lizentziaz, kontratuz edo testamentuz eraiki ahal zen.
- 1841ean betirako ezereztatu ziren.
- Elizaren jabetzak, “Esku Hilak” edo “Manos Muertas” ere deituak.
- Udalerriek ere herri lur zabalak zituzten.
Iraultza liberala eta nekazaritza aldaketa: Desamortizazioak (Mendizabal eta Madoz)
Egoera: Lehen esan dugun bezala, nekazaritza-jabetza handiak amortizaturik zeuden: erakundeen esku (Noblezia, Eliza, Udala...), merkatu libretik kanpo, gaizki ustiatuta (produkzio eta produktibitate apala) eta ezin ziren saldu.
Liberalismoaren printzipio nagusietako bat jabego pribatua da. Desamortizazioak zera bilatzen du: lur-eremuak jabego pribatu eta indibidual bilakatu eta bere erabilpena liberatu, hots, merkantzia gisa merkatuaren barnera eraman.
Burgesia liberalak nekazaritza-jabetzaren egitura aldatzeko hainbat neurri hartu zuen:
- Maiorazkoen eta jaurerrien abolizioa.
- Elizaren (Esku hilak edo Manos Muertas) eta udalerrien (lur komunalak) menpeko jabetza kolektiboaren desamortizazioa. Honen bitartez, Amortizazioa deuseztatzen joan ziren.
Helburuak:
- Ogasunaren arazoa konpontzea: desamortizazioaren bitartez lorturiko diru-sarrerak erabiliz, Espainiako Ogasuna (Hacienda) saneatu nahi zuten, metaturik zeukan zorra erabat murriztu ahal izateko. Mendizabalen desamortizazioan lorturiko dirua erabakigarria izan zen gerra karlista irabazteko.
- Ekonomikoak: Lurrak merkatu librean utzi eta nekazaritza eta merkataritza suspertzea.
- Politiko-sozialak: jabe kopuru handiagoa iraultza liberalaren alde: botoak. Burgesia erregimen liberalaren alde jarri nahi zuen eta izugarrizko erraztasunak eman zizkien erosleei.
Lehen bi helburuak bete egin ziren, baina hirugarrena, nekazaritzaren erreforma sakona eskatzen zuena, ez zen lortu.
Aldiak: Desamortizazio-prozesu asko izan dira, baina garrantzitsuenak aurrerakoiek burutu zituzten:
- Carlos III. garaian hasi ziren. Errate baterako Jesuiten misioekin eta Olavide legearen bitartez estatuarenak ziren lur batzuk salduz. Jovellanos ideologo moduan bultzaturik
- 1798-1808 bitartean izan zen lehen aldia, Godoyk sustatua. Udalen eta kanporaturiko Jesuiten jabetzak.
- Josef I. kontrakoak ziren nobleen eta elizaren ondasunak ere salmentan jarri zituen
- Ondoren Cádizko Gorteek egin zituzten (frantsestuen lurrekin, orden militarrenekoak eta suntsituriko monastegietakoak). Fernando VIIaren aldi absolutistan neurri guzti hauek abolitu ziren.
- 1820-1823: Berriro hasi ziren.
- Hala ere desamortizazio garrantzitsuenak Isabel II.aren garaikoak dira:
- Mendizabalen desamortizazio eklesiastikoa (1836-1837)
· Vatikanoarekiko harreman diplomatikoak haustea ekarri zuen.
· 1836ko dekretuak, I. Gerra karlistaren erdi-erdian, Erlijio-ordenak (klero erregularra: fraide, mojak) deuseztatu zituen eta bere ondasunak desamortizatu, lurrak, etxeak, monasterioak, komentuak…konfiskatu eta enkante publikoan salduz.
· Liberal moderatuak aginpidera iritsi zirenean, bertan behera utzi zuten neurri hori.
- Madozen desamortizazio orokorra (1855)
· Pascual Madoz, Ogasun Ministroak, Desamortizazio Orokorrari buruzko Legea argitaratu zuen. “Orokor” izena jarri zion, jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jarri baitzituen: batetik, Mendizabalen etapan saldu ez zirenak; bestetik, udalerrien ondasunak (“Propioak eta Komunalak”); hortik datorkio emandako izena (“zibila”)
· Saltzeko erabilitako prozedura Mendizabalen kopia izan zen, hau da, lehenbizi ondasunak konfiskatu enkante publikoan saltzeko, baina bi aspektutan bereizten zen:
· Dirua industria eta azpiegitura-lanetan inbertitu zen, burdinbidegintzan bereziki. (ez ahaztu urte berean Burdinbideen Lege Orokorra onartu zela).
· Diru horren jabea ez zen Estatua, Udalak baizik.
Ondorioak:

- Amortizazioak
desagertzean, ondasunak jabetza pribatu eta indibidual bilakatu
ziren, eta, aldi berean, zabaldu egin zen landutako
lurren azalera.
- Desamortizazio-prozesuak
ez zituen eraldatu lantze eta
ustiapen-sistemak, baina,
aurreko puntuaren ondorioz, nekazaritza-produkzioaren
bolumena handitzen lagundu
zuen.
- Ez
zen jabetza-egitura aldatu.
Nekazaritza-erreforma gisa baino gehiago, neurri fiskal gisa sortu
zen desamortizazioa. Hegoaldean latifundioaren
egitura sendotu egin zen. Lurrak dirudunek
erosi zituzten: merkatariek, burgesek, herrietako errotariek,
prozesuaren berri zehatza zuten estatuko funtzionarioek, militarrek
eta dirutza handiak kudeatzen zituztenek… Aberatsak
aberatsago!
- Jaurerriak
eta maiorazkoak deuseztatu egin
ziren; azken neurri honek ondasunak aske geratzea ekarri zuen, baina
nobleziak ez zituen ondasunak galdu.
- Elizarekin
batera, galtzaileak nekazari txiroak izan
ziren (desamortizatutako lurrak erosteko dirurik ez eta komunalak
desagertzean, bere burua ordaindu
beharrean ikusi zuen).
Madozen desamortizazioaren testua
Sailkapena
izaera juridikoa, lege bat, aurreneko mailakoa
egilea Pascual Madoz Ogasun Ministroa
1855ean egin zuten, Biurteko Aurrerakoiaren garaian
Testu inguru Hª
urruna:
desamortizazioa Karlos III.aren garaian
Godoyk Eliza lurren hamarrena
Cadizeko Gorteek ere desamortizazioak egiteko asmoak azaldu .
Hirurteko liberalaren garaian
Mendizabal 1836an (Elizaren lurrak)
Hurbila:
1854an. Vicalvarada , Manzanareseko manifestua , Esparterok eta O´Donnellek gobernu buru.
Mendizabalen lana bukatu herrien lurrak desamortizatuz
Tren lege orokorra ere atera modernizaziorako.
Iruzkina:
Zer den salmentan dagoena (Mendizabalen legean bukatu ez zena) + Herrien komunalak. Hortaz ondasun zibilak. Salmenta enkanteetan eta lote handietan egin zen hortaz herritarrek ez zuten aukerarik izan erosteko..
Lorturiko diruarekin inbertitu eta zati bat zorrari aurre egiteko
Ondorioa
Enkanteetan saldu eta ez lortu benetako nekazari munduko modernizazioa eta lurren banaketa egokia. Bigarren Errepublika arte ez da ekingo benetako nekazaritza berrikuntzari.
Estatuak dirua lortu zuen zorrari aurre egiteko eta modernizazio prozesuei aurre egiteko (Trenbideen legean indarrean jartzeko adibidez)
XIX. mendeko hasiera eta Isabel II garaiko azalpen orokorreko bideoa
Gizartea eta ekonomiaren ingurukoak
1837ko konstituzioa eta 18454ko konstituzioa.
Kongresuko webetik kontsultatu daitezke bi konstituzio hauen testuak eta aldi berean bakoitzaren inguruko azalpen xumea.
1837ko KONSTITUZIOAZ . ORIGINALA
1845ko KONSTITUZIOAZ. ORIGINALA
1837ko KONSTITUZIOAZ . ORIGINALA
1845ko KONSTITUZIOAZ. ORIGINALA
1841. urteko legea
1841eko foruak aldatzeko legea
Kokapena:
Isabel II garaian eta Espartero errege orde (liberal aurrerakoia 1841-43)
Nafarroak bere foru eta usadioak galdu probintzia arrunt batean bilakatuz
Testu juridikoa eta zuzena.
Esparteroren izenean eta sinatu egiten duena Facundo Infante da Gobernazioko ministroa momentu horretan.
Testu ingurua:
-Urruna: Foruak zer diren. Erdi aroko legeak, erregeak emandako legeak edo eta usadioaren araberako atxikituriko neurriak. Erregeek sin egin behar zituzten, baita konkistaren ostean. Burgosen 1515. Nolabait mantenduak Ondorengotza gerra arte, bertan Borboien alde beraz ez galdu Oin Berriko dekretuen bitartez Aragoik, Valentziak 1707, Balearrak eta Kataluniari gertatu moduan 1715-1716. Ilustrazioarekin bultzatu Administrazio Zentralizazioa eta liberalismo ekonomikoa.
XVIII. Mendean zehar arazo larriena aduanen kokapenarena da. Ez ahantzi aurretik Frantziarekin mugak kokatuak zirela. Hala ere mugak ez dira finkatuko “Tratado de límites”. Hots mugak,1856ean eta azken ukituak 1858koak
Cádizen Gorteetan eta gerra egoeran Foruak desagertzeko saiakera.
- Hurbila: Ondorengotza auzia
Gerra karlista. Bergarako ituna 1839 (3dok) abuztuan eta ondorioz Erkidegoko probintziak bakea eta Nafarroan eta Araban gerra jarraitu. 1840 bukatu
dok 1839-10-26 1839ko urriaren 25eko Foruen Baieztapen
Foruen Baieztapen Legea Gipuzkoako albiste 1839-11-27, Bizkaikoa 1839-12-25, eskerrak emanik
Nafarroan aldiz 1841eko Lege Itundua (1841-08-16) Lege Paktatuta I, II
-Iruzkina:
Esparterok errege ordea. Jeneral liberala autoritario den gobernuaren buru, Gorteen izenean. Zilegitasuna.
5 art. Zentralismo administratiboa pribilegio eta usadioen kontra. Gogoratu Oin berriko dekretuak. Udal erregimena konstituzioaren 1837 arabera.
6 art. Diputazioak izango du nagusigoa edo finantzen ardura. Gogoratu Mendizabalek 1836. urteko desamortizazio legea
8 art. Probintziaren antolaketa. Merindadei erreferentzia. Erdi aroko instituzioa garian babeserako balio zuena, Konkistaren ostean mantenduak. Orain eginkizuna soilik administratiboa eta Diputazioa osatzeko ordezkaritzarako 7 diputatu. (bina Lizarra eta Iruña eta bana Tutera, Erriberri eta Tafalla) (wiki)
10 art. Diputazioaren eginkizuna. Aurreko ogasunaren kudeaketa eta bateragarriak badira gainontzeko diputazioenak bezalakoak. Administrazio mailan
15 art. Armadarako jendea bildu beharra egoera arruntetan nahiz berezietan. Derrigortuak. Baina Diputazioak antolatuko du nahi duen moduan
16 art. Mugak Ebrotik Pirinioetara. Eta zergak edo arantzelak gainontzeko lekuetan bezalakoak
Ez dagoen arren
1art.agintaritza militarra Nafarroan ere, 2 art. Justiziarena ere Nafarroan, 3 art, auzitegia Iruñan, 4 art azken instantzia Espainiako auzitegi gorena
11. art. Diputazioko lehendakariak Espainiako Gobernuak izendatuko du.
13Art. Nafarroan ere autoritate politiko nagusi bat izango da bertze probintzietan bezala, Estatuak izendatua.
14art. Urbasa eta Andia eta Bardeak jarraituko dute komunak izaten, bertze eremu komunal bezala.
16art zehazten dira egin beharreko ordainak edo zergak. Mugak ere itsasora baina hala ere Donostia eta Pasaiako portuak nazioko esportazio gune eta inportazio. 3 puntua
art 25 aipamena kontribuzio bakarrari. Nafarroak ordainduko dioena urtero Gobernuari (1.800.000 errealetakoa)
Ondorioak:
Nafarroa probintzia, erreinua izateari utziz.
legegintza-eskumena eta zerga eta soldaduska salbuespenak galdu
Aduanak kostaldera eta Auñamendietara
Bakarrik zuzenbide zibilari eta autogobernu administratiboari eutsi
Kontribuzio bakarra. Momentutik aurrera Diputazioak urtero negoziatu beharrekoa.

2. art. Ezein espainiar edo atzerritar ezin izango da atxilotu edo espetxeratu, delituren bat egin duenean izan ezik.
7. art. Gobernuko agintariek ezin izango dituzte inola ere posta bidezko zein telegrafo bidezko mezuak geldiarazi
edo ireki. […]
11. art. Inork ezin izango du ezein espainiar auzipetu edo zigortu, delitua egin aurretik zeuden legeen arabera horretarako
eskumena duen Epaileak edo Auzitegiak baino, betiere lege horiek agindutakoari jarraiki. […]
12. art. Legezko formalitateak bete gabe edota Konstituzio honetan aurreikusitako kasuetatik kanpo atxilotutako
edo espetxeratutako pertsona oro aske utziko da, norberak zein beste edozein espainiarrek hala eskatuta.
13. art. Ezin izango zaizkio inori bere ondasunak eta eskubideak aldi baterako zein betiko kendu, epai baten bidez
baino. […]
15. art. Inor ez dago behartuta zergak ordaintzera, ez badira Gorteetan boto bidez onartu, edota ez badituzte legez
horretarako baimendutako herri korporazioek ezarri. […]
16. art. Herritar eskubide guztiak dituen ezein espainiarri ezin izango zaio ukatu hauteskundeetan botoa emateko
eskubidea. […]
17. art. Ezein espainiarri ezin izango zaizkio ukatu beste eskubide hauek ere:
Norberaren ideiak eta iritziak askatasunez adierazteko eskubidea, bai ahoz, bai idatziz, bai inprimatzea zein
antzeko beste prozeduraren bat erabiliz.
Helburu baketsuetarako biltzeko eskubidea.
Moral publikoaren aurkakoa ez den edozein giza helburutarako elkartzeko eskubidea.
21. art. Nazioak bere gain hartzen du erlijio katolikoaren kultuari eta ministroei eusteko betebeharra. Beste edozein
erlijio modu publikoan zein pribatuan praktikatzea bermatzen da. […]
22. art. Legeek zein Agintariek ez dute inolako xedapen prebentiborik ezarriko, titulu honetan definitutako eskubideen
gauzatzeari dagokionez. Era berean, ezin izango zaie egunkariei zentsurarik, gordailatzerik nahiz argitaratzaile
arduradunik ezarri. […]
27. art. Espainiar guztiak onar daitezke lanbide eta kargu publikoetan, merituen eta gaitasunen arabera. […]
29. art. Titulu honetan jasotako eskubideen onarpenak ez dakar berekin berariaz idatziz jaso ez den beste edozein
eskubide debekatzea.
Gaceta de Madrid, 1869ko ekainaren 7an.
1869ko konstituzioaren iruzkin eredua
Sailkapena: Konstituzio berri bat, izaera juridikoa. Egilea Gorte legegileak, Behin behineko Gobernuak deituak (Prim aurrerakoi eta Serrano unionista) estreinakoz gizonezko sufragio unibertsalaz deituak. Garaileak gobernuko koalizioa (aurrerakoi, unionista eta demokrata batzuk). Ordura arteko aurreratuena, demokratizazio benetako saiakera. 112 artikulu ditu. + xedapen Iragankorrak. Publikoa da eta iturri zuzena
Testu inguru hª:
Urruna:
Aurreko konstituzioak, bereziki Cádiz eta 1837koak aurrerakoien garaikoak baina orain demokrazia.
Hurbila:
Ostendeko hitzarmena 1866 indar politiko ezberdinak (aurrerakoi eta demokratak) demokratizazioa bultzatu eta Borboiekin bukatzeko (sistema isabelinoa sustsitu eta konstituzio berria burutu). Krisi ekonomiko eta politikoari konponbidea emateko asmoz. San Gileko koarteleko altxamenduaren porrotaren ostean (1864-67 bitartean zazpi saiakera) Prim.
Iraileko iraultza: militar aurrerakoi eta armadako kontserbadore batzuk ad Topete, Cádizen altxatu eta bertze lekuetara zabaldu. Batzar iraultzaileak eratu. Gobernu alde gutti batzuk eta garaituak Alcolean, ondorioz dimititu eta Isabel (lekeition zela) erbesteratu 1868-09. Seiurteko demokratikoari abia eman. 1869 gorte konstituziogileak osatu.
IRUZKINA:
Konstituzio liberal eta demokratikoa da, askatasun anitzekin.
Subiranotasun nazionala hitzaurrean. Elkartu egiten du Gortekin (herritarren ordezkaritza). Gorte bereziak deituak eta gainera sufragio unibertsalaz (25 urtetik gorako gizon) hau estreinekoz. Ez da zentsuaren bitartekoa
- aurreneko
artikuluetan 2, 3 4 espinolen ESKUBIDEAK bermatzen dira. Oso
zehaztuak eta zabalak, adibidez epaitzerakoan eta atxiloketarenak.
Aurreko autoritarismoari muga jartzearren. Ad 16 art boto eskubidea
denok dutela
- 17
Adierazpen eta bilera eta elkarte askatasunak. Lorpen galanta
alderdiak eta taldeak sortzeko parada legala
- 21
Aurreko konstituzioetan ez bezala argitu eztabaidagarria den auzia.
ERLIJIO ASKATASUNA, benetakoa. Publikoan nahiz pribatuan. Estatuak
beragain katoliko kultua mantentzea (desamortizazio ostean ezarria).
24 art (hezkuntza eskolak eratzeko askatasuna ere)
- 29 art espainol orok nazioa defendatzera behartuak. (31art) Berma konstituzionalak soilik bertan behera geldi daitezke salbuespen egoeretan eta lege bitartez (2,5,6 art)
- Tit
II Botere publikoetaz (33- 37 art)
- 32
SISTEMA POLITIKOA Subiranotasun nazionalatik abiatuz, sufragio 36.
art mota e.a.
- 34
BOTERE BANAKETA aurrekoetan bezal. Legegilea Gorteetan. (Bi Ganbara)
biak ahalmen berdinarekin. Bigarrena eskualdeetako ordezkaritza (60
art). (65art) Kongresuaren hautaketa 40.000 bakoitzeko bat, eta
hauteslea edonork izan daiteke (66 art). Aurrekoetan ez bezala non
zensu baten araberakoa izaten zen.
- 33
art MONARKIA PARLAMENTARIOA erregimena dela adierazten da. Botere
exekutiboa baina soilik ministroen bitartez. Gorteak disolbatzeko
ahalmena
- 34
art Botere judizialaren independentzia azaltzen da. Estreinekoz
aginduz oposizioen bitartez (ez gobernuak izendatuak) eta juradoaren
bitartezko epaiketak ere onartzen dira
- Tit III botere legegilea (38-59 art. ) Gorteen eginkizunetaz eta noiz ospatu (aurreneko atala). Senatuarena (60-64 art) Gizonezkoa eta 40 urtetik gorakoa hautatua izateko. Hirugarrena Kongresuko kidea izateko (65-66 art) soilik adin nagusikoa izatea.
- Tit 4 Erregearenaz (67-73 art)
- Tit 5 koroaren ondorengotzaz
- Tit 6 ministroen eginkizunak
- Tit 7 Botere judizialaz
- Tit 8 Diputazioaz, probintziaz eta udalaz
- Tit 9 Ogasunaz eta indar publikoetaz
- Tit 10 Itsasoz gainetikako probintzietaz
- Tit 11 Konstituzioaren erreformaz
- Xedapen
iragankorra (2 art) . Erregea hautatzear dagoela
Sistema politiko berri bat. Oinarri liberal demokratikoekin. Berma juridiko eta konstituzionalak garrantzia handia dutelarik. Ez zituen batzuen nahiak bildu, gizarte egoera berdin jarraitu zuen proletargoaren egoera hobekuntza nabaririk izan gabe. Aurrerago idei anarkistak eta sozialistak garatuz joango direlarik.
Amadeo de Saboya erregea 1870-73. Barne eta kanpo liskarrak
Aurreneko Errepublika eta bertan bertze konstituzio bat idazten da nahiz eta argitaratua izan ez.
1. Deskribapena
Irudiko grafikoa zirkularra da. Bertan, 1869ko Batzar Konstituziogilean zeuden diputatu kopurua adierazi da –alderdi politikoetan banatuta–. Batzarra urte bereko urtarrilean egindako hauteskundeetatik sortu zen.
Horrenbestez, grafikoak izaera politikoa du; izan ere, Seiurteko Demokratikoaren hasieran Espainian hauteskundeetan zer joera politiko zeuden erakusten du.
Hauteskunde horiek lehenbiziko aldiz fidagarritasunez adierazi zuten garaiko Espainiako egoera politiko anitza.
Guztira 351 aulki zeuden: progresistek lortu zuten gehiengoa (159 aulki); horien atzetik, unionistek eta errepublikano federalak zeuden (biek 69 aulki); eta azkenik, demokratak (20), karlistak (18), isabelinoak (14) eta errepublikano unitarioak (2).
Alde batetik, progresistek, unionistek eta demokratek, zenbait hil lehenago Iraultza loriatsua egin zuten hiru alderdi politikoek (eta bi urte lehenago, Monarkia erorarazteko, Ostendeko Ituna sinatu zutenek) gehiengo handia zuten Batzarrean. Horri esker, konstituzio berri bat jarri zuten indarrean, eta haren arabera, Espainian Monarkia ezarri zuten. Bestalde, Pi i Margallen errepublikano federalek ordezkari ugari zuten. Alderdi politiko hori sortu zen alderdi demokratikoa zatitu zenean. Azkenik, karlisten alderdiak Batzarrean jarraitu zuen eta tronua eskatu zuen hautagai karlistarentzat. Monarkiko isabelinoek galera handiak izan zituzten, eta Cánovasek zuzenduta, Espainian berriro borboitarren monarkia ezartzen saiatu ziren.
2. Interpretazioa
1868ko Iraultzarekin batera –La Gloriosa esaten zaiona–, Espainian liberalismo demokratikoa ezarri zen, eta 1874. urtera bitartean iraun zuen. 1868ko irailean, altxatze militarra sortu zen Cádizen. Bestak beste, Prim eta Serrano jenerala eta Topete almirantea elkartu ziren erregimenaren kontra, «Gora Espainia, ohore guztiz! » goiburupean.
Serranoren tropek armada isabelinoa garaitu zuen Alcoleako zubian (Kordoba). Madril altxatu zen eta erreginak erbestera joan behar izan zuen. Espainiako hainbat hiritan joera errepublikazalea zuten batzordeak eratu ziren.
Unionistek eta progresistek behin-behineko gobernua osatu, eta Serrano buru zela, agintea hartu zuten. osatu zuten. Ogasun ministroa zen Laureano Figuerolak ekonomia garapen nabarmena sustatu zuen. Gobernuak inprenta eta irakaskuntza askatasunak aldarrikatu zituen, bai eta biltzeko eta elkartzeko askatasunak ere; gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zuen; eta Gorte Konstituziogileak deitu.
Gorte Konstituziogileek –osaera lehenago azaldu dugu– 1869ko Konstituzioa egin zuten. Espainia monarkia parlamentario gisa eratu zen, subiranotasun nazionalaren printzipioaren arabera. Bi ganbera zituen:
Diputatuen Kongresua eta Senatua, eta gizonezkoen sufragio unibertsal bidez aukeratu ziren. Botere betearazlea erregeak zuen eta ministroen bidez gauzatzen zuen. Gizabanakoaren askatasunak onartu ziren, bai eta kultu askatasuna eta bizitza publikoaren sekularizazioa ere (ezkontza, hilerriak, etab.); edonola ere, estatuak konpromisoa hartu zuen kultu katolikoari eta haren zerbitzariei laguntza emateko.
Ekainean, Serrano jenerala hautatu zuten erregeorde. Gobernuko presidente Prim jenerala subirano bila hasi zen Europan. Hainbat negoziazio egin ondoren, Primek Amadeo Savoiakoa aukeratu zuen, Italiako erregearen seme gazteena, eta 1870eko azaroan, errege izendatu zuten Gorteek. Haatik, Prim erail zuten –erregearen babesle nagusia zena–, eta burgesiaren laguntzarik ez zuenez eta herria ados ez zegoenez, erregeak uko egin behar izan zuen eta I. Errepublika aldarrikatu zen (1873).
Grafikaren bertze eredu bat
Kokapena:
grafika borobil erdikoa. 2. mailako iturria. Parlamentuko osaera taldeka. Izaera politikoa. 1869Ko hauteskundeen emaitzak.
351diputatuz osatua zegoen parlamentua. Alderdi Progresistak irabazi zituen hauteskundeak eta 159 aulki lortu zituen. Bigarren postuan bi indar geratu ziren berdinduta: Union Liberala eta Alderdi Errepublikano Federala (biak 69 diputatuekin). Gero, askoz diputatu gutxiagorekin, Alderdi Demokrata (20), Alderdi Karlista (18), Isabelinoa-Alfontsinoa (14) eta Alderdi Errepublikar Unitarioa (2) zeuden ordezkatuak.
Testu inguru hº
1866 Ostendeko ituna. Aurrerakoi unionista eta demokratikoak (isabelino erregimena bukatu, hauteskunde demokratikoak; sufragio unibertsala)
1868 iraileko iraultza: militar aurrerakoi eta armadako kontserbadore batzuk ad Topete, Cádizen altxatu eta bertze lekuetara zabaldu. Batzar iraultzaileak eratu. Gobernu alde gutti batzuk eta garaituak Alcolean, ondorioz dimititu eta Isabel (Lekeition zela) erbesteratu 1868-09. Seiurteko demokratikoari abia eman.
Sufragio unibertsalez aurreneko hauteskundeak. 25 urtetik gorako gizonak. Hauteskunde libreak. Sagastak arduratuko da garbitasunaz. Denetara 4 milioi gutxi gorabehera eta horietatik, %70ak bere boza eman zuen.
Progresistek, unionistek eta demokratek bat egin zuten parlamentua (351etik 248 diputatu baitzituen gobernu koalizioak).
Prim eta Serrano Gobernuko gizon boteretsuak eta koalizioa batua mantentzen zutenak dira.
Oposizioa hiru taldetan: errepublikarrak (Federalen 69 eta unitarioen 2) Errepublikano Federalaren burua Pi i Margal; karlistak (sistema demokratikoaren aurka egon arren, Euskal Herritik eta Kataluniatik lortu zituzten ordezkariak) eta isabelinoak (alfontsinoak) Cánovas del Castillok antolatua, itzalean mantendua errepublikan zehar eta antolatuko duena Alfonsoren itzulera.
Hirugarren Karlistada (1872-1876) Amadeo errege izendatzean.
ONDORIOAK:
1869ko konstituzioak
Errege berri baten bila. Amadeo de Saboya
Hirugarren Karlistada
Tira birak alderdi ezberdinen artean eta burua den Prim erailtzean + Amadeoren dimisioaren ostean I. Errepublika.
Prim jeneralaren atentatuaz.

2012ko irailan Prim jeneralaren zerraldoari autopsia egin zitzaion eta egun horietan hainbat albiste agertu ziren. Blogean albiste batzuen informazioa irakurgai duzue. Amadeo erregearen etorrera sustatu zuen jeneral honek, bereziki Borboiek berriz ere tronuan ezer ez zitezen.
Aurreneko gerra Karlista EH Erakusketa birtuala BERTAN
Ikusgai izango duzue helbide honetan zenbait grabatu aurreneko gerraren ingurukoak. Eguneroko bizitzako grabatuak, paisaiak, gerra ekintzak eta abar.
Zumalakarregi museoa BERTAN bisitatu dezakezue
Lizarran ireki duten Karlismoaren inguruko museoa BERTAN
Zumalakarregi museoa BERTAN bisitatu dezakezue
Lizarran ireki duten Karlismoaren inguruko museoa BERTAN