Kaixo Ikasleak Oraingoan albiste baten informazioa plazaratzeko momentua da. Gerra zibila bitartean eta Nafarroan izandako errepresioaren adibide gisa dugu Fortunato Aguirreren kasua. Lizarrako alkatea izana eta bere eginkizun politikoagatik errepresaliatua izan zena. Albistea irakurri eta zuen iritzia eman. Zer iruditu zaizue artikulua? Fortunatoren kasua ezaguna zenuten? Bertze errepresioren berri duzue? Zer iruditzen zaizue memoria historikoaren legea? edo zer iruditzen zaizue familiartekoek gogoetak plazaratzeko eskubideak dituztela eta nolabaiteko justizia soziala eskatzeko eskubiderik dutela edo zuen ustez hobe da gertatutakoa ahanztea? Artikulua Diario de Noticiasesk gaur argitaratua. BERTAN sakatu irakurtzeko. Gaurko bertze egunkari batean ere BERTAN errepresioaren inguruko bertze artikulu bat agertu da. Edo eta BERTAN ikasle baten eskutik jasotako albistea, bertze egunkari batetan agertua. Cádizen aurkituriko hobi baten aurreneko gorpuak. Dirudienez anitz gehiago aurkituko dira, eremu horretan aurreneko kontzentrazio zela bat finkatu zutelako gerra garaian.
32 Comentarios
Kaixo Oraingoan eta erromatar aurreko herriak aztertu ondoren Erromak Penintsularen konkistaz arituko gara.
Noiz eta zer nolako eraginak dituen Euskal Herrirako ba al dakizue? Ezagutzen duzue aztarnategi bat edo bertze? zein? Norbaitek izan da Altamirako koba zulo berrian, honela izan bada hobe baino bertzela ikusi paratzen dizuedan bideoak eta honako galderari erantzun. Zer da labar artea, eta zer nolako irudikapenak erabiltzen dira? Ezagutzen duzu bertze aztarnategirik labarreko artearekin? Ba al da Nafarroan halakorik? http://www.rtve.es/alacarta/videos/television/acuerdas-hallazgo-pinturas-altamira/670481/ Helbide honetan ikusgai duzue kobak itxi ziren garaiaren inguru. Ondoren duzu Auñamendi entziklopediako gunetik jasotako argazkiak bata Etxauriko margoena eta bertzeak Alkerdiko kobakoak. Urdazubi eta Zugarramurdi artean kokatuak |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|