Kaixo Ikasle taldeak
Oraingoan hauteskunde orokorren inguruko auziarekin hasiko gara. BERTAN paratzen dizuet El País egunkariak argitaraturiko gehigarri berezi batean azaroaren 20ean ospatuko diren hauteskunde orokorren nondik norakoak eta gako batzuk. Ez ahantzi egunkari honen ideologia Gobernuan den alderdi politikoarenaren ingurukoa dela. Hala ere gaiaren aurreneko hurbilketa bat egiteko balio zaigulakoan nago. Irakurri beharreko artikulua HEMEN duzue Gakoen artean zein azpimarratuko zenukeen? Zertan somatzen da Gobernuaren ideologiatik gertu dagoela egunkaria? Zure iritziz zein izango da hauteskundeen garailea eta zein aldearekin? bertatik gure aurreneko porra partikularrarekin hasiko gara. Ea nor asmatzen duen edo gehiago hurbiltzen den. BERTAN duzue egunkari honek hauteskunde orokorren inguruan ireki duen web esparrua. Noizean behin bisitatu beharko duguna.
21 Comentarios
amaia gorraiz
10/7/2011 08:57:47
nire ustez albiste honetan gauza asko daude azpimarratu ahal direnak, adibidez, langabezi eta murrizketen kontua eta baita ere nabaria denean egunkari honek Gobernuaren ideologiatik gertu dagoela "victoria aplastante del PP", "si el PP gana las próximas selecciones generales y forma Gobierno, nunca habrá habido en la historia de la democracia española un partido con tanto poder institucional"etab esaten duenean. Tamalez uste dut PP-k irabaziko duela baina ez dut oso argi ze protzentaiarekin.
Responder
ixone sanchez
10/7/2011 13:44:07
Nik azpimarratuko nukeena,langabeziaren portzentaia eta lan publikoetan egin behar dituzten murrizketak;batez ere irakaskuntzan eta osasun lanbideetan.
Responder
irati esteban
10/8/2011 05:18:00
nik azpimarratuko nukeena da aurten inoiz baino jende gehiago dagoela langabezian eta guztiak elkartuko blira eta partidu politko bat egingo balute oso poteretsuak izango liratekeela.
Responder
Adrián Falagán
10/9/2011 12:05:15
Nik azpimarratuko nukeen gakoa demokrazia dagoenetik eskuinera eman daitekeen birarik handiena aurten gertatu ahal dela da. PP-k irabazten badu, demokrazia espainiarraren historian inoiz hainbeste botere instituzionala izan duen alderdirik ez da egon.
Responder
Haizea Beruete
10/9/2011 12:10:52
Artikulu honetatik ondorio ezberdin eta asko atera genezake,baina,nik,gaur egungo krisi sozialaren adierazpena azpimarratuko nuke;bai zerbitzu publikoaren mozketak edo bai dagoen langabezia kopuru masiboa dela eta.
Responder
Maite Goñi
10/9/2011 12:39:38
Artikulu honek gai askorako eztabaidak irekitzen ditu.
Responder
Iraide Gomez
10/9/2011 16:03:46
Artikulua irakurri ondoren, adierazgarrien iruditu zaidana PP-k erabiltzen duen propaganda simplea da. Ezer eskeini aurretik, konfidantza eskatzen du, PSOE-k impostuak igoko dituela esaten duen bitartean, eta noski, gauden egoera latzean inori ez zaio pozgarri, inpostuak igotzearena entzutea. Ezer berririk gehitu beharrean, beti bezala, kontrakoa gaizki uztearen politika eramaten du. Eta horrela, ez dauka zertan kezkatzerik, eramango duen politika herriari gustatuko zaion edo ez pentsatzean, izan ere, ez du ezer berririk esan.
Responder
ioar
10/10/2011 16:08:24
Espainia mailan azken hauteskundeetan beti izan da berdin,pp baldin badago gobernuan eta gauzak gaizki joaten badira psoe irabazten du eta alderantziz.Gobernu aldaketa behar da,hori argi dago,baina berriz gauza bera gertatuko da.Agian sistema hau aldatu behar zen eta alternatiba desberdinak sortu beharko ziren...
Responder
Irati Lerga
10/11/2011 11:38:01
Garrantzizkoa ikusten dut artikulu honetan , aurten langabezi maila oso altua dela. Baina gobernuak ez du ezer egiten arazo larria konpontzeko. Hauteskundeak ondo-ondoan daudelarik politikoek garrantzitsuagoak ikusten dituzte gizartearen arazoa baino. Partidu politikoak elakrren arteko lehia gustoko dutela dirudi.
Responder
joanes garriz
10/12/2011 14:35:01
Argi dago bi partidu hoiek soilik daukatela leiakortasuna gobernuan. Haien politika gehienbat , beste partidoa gaizki uztearena eta gauza onak egingo dituztela esatean datza..
Responder
amagoia etxeberria
10/12/2011 15:06:52
hainbat gauza azpimarratuko nituzke, batasunaren buelta, inoiz baino langabezi gehiago dagoela, hezkuntza eta osasun publikoko mozketak...
Responder
Irati Guillen Mateos
10/12/2011 15:11:19
Hainbat esan duten bezala, nire ustez gauzarik garrantzitsuena eta aipatzekoa, gaur egun pairatzen ari dugun langabezia eta krisia da. Egoera honen erruz guztiok garai latzean gaudela uste dut, albistean esan duen bezala, krisi hau osasun eta heziketa mailan garrantzi handia du eta jada, murrizketekin hasi dira. Argi dago El Pais eskuindarra da, batez ere PP alderdiarekin. PP-ko ideologia goraipatzen du PSOE-ri errua botaz, adibidez gaurko krisiaren errudunak hartzen ditu. ETA-ren egoera latza aipatzeak eta Bildu eta Aralar ETA-rekin erlazionatzen dutela ere aipatzekoa iruditzen zait, hori egunkarikoek jendea Bildu eta Aralar gaizki ikus dezaten eta terroristak bezala hartzeko egin dute. Nire ustez aurten zoritxarrez PP-k irabaziko du jende askok pentsatzen dutelako krisian gaudenez eta PSOE-k ez duenez ezer hobetu, PP-k krisiatik ateratzea lortuko duela uste dute. Nire ustez, krisiatik atera baino, krisi okerrago batean sartuko gaitu, aintzinako garaietara bueltatuko gaituen krisia.
Responder
Oihane McGuinness
10/12/2011 15:34:50
Aspimarratzekoa da dena,horien artean langabezia adibidez garrantsitsua iruditzen zait, ez baita inoiz egon langabezia tasa haundirik. Hori gure gizartean asko nabaritzen da. Ere murrizketak daude, osasunean eta hezkuntzan murrizketak egitea erabaki dute eta ez da egokia horietatik dirua kentzea asko behar direlako. Eta azkenik aipatu behar da imposatuko diguna zoritxarrez, adibidez abortoaren kontuarekin eta hainbat gauza gehiagorekin.
Responder
Nerea Huarte
10/12/2011 15:38:15
Gakoen artean azpimarratuko nuke, argi eta garbi, egunkari hau PPren aldekoa dela. PSOE oso gaizki uzten du, baina argi dago PPk PSOE adina gaizki edo okerrago egingo zuela egoera honetan. PSOE gaizki utzi nahi du El Pais egunkariak, egia esan ordez.
Responder
Irakaslea
10/12/2011 16:40:18
Kaixo, orain arte gehienek aipatzen duzue egunkarieren artikulu honetan nola edo hala PP goraipatu edo eta PP-ren ideologiaren aldekoa dela. Klasean aipatu genuen ez zela bereziki alderdi honen ideologiaren aldeko egunkaria. Ez zaio norbaiti bururatu PPk dituen aukera guzi horiek aipatzean, norbaiten beldurra eragin nahi izan dezakeenik?. Botoak eskatzeko modu asko dago, zure argudioen bitartez konbentzitzen saiatzea edo eta bertzela aurkari nagusiak dituen alde txarrak azpimarratzean.
Responder
Inhar Iraizotz
10/13/2011 10:57:13
Irakurketa gehiegi sakondu barik, El País egunkaria Alderdi popularrekoa iritziko nuke, behin eta berriz alderdi ``sozialistak´´ krisiaren aitzinean ezer lortu duela azpimarratzen baitu. Baina Ozkoidik esandakoa buruan izanda eta berriz albistea irakurrita, izkutuan sartzen den mezu hori begiztatu daiteke. Halako batean zera esaten da, Rajoik konfidantza eskatzen du espainiar bozkatzaileak beregan konfidatzeko lanaren sorkuntza arloan eta abar. Egunkariak ikustera ematen du PPk ez duela benetako aterabiderik krisirako ezta programa elektoral baliagarririk ere. Bestalde El Paísek ikustera eman nahi du PSOEren gobernuak izandako traba guziak (langabeziak sorrarazitako gastu publikoa...) eta baita Herri askapenerako mugimenduen aurkako (ETA kasu) politika bortitza ere, nolabait gobernu ``sozialista´´ traben aitzinean izugarrizko garaipenak (neurri batean) lortu dituela irakurleen pentsamenduetan sartzeko.
Responder
TITO FER ( fermin elizalde)
10/13/2011 11:49:31
Responder
fermin elizalde ( tito fer)
10/13/2011 11:55:32
bueno nik aipatuko nukeen gakoa langabeziaren arazoa izango litzateke eta egoera ekonomiko latza. Nire ustez PSOE-ek gaizki egin du eta EL PAIS ek ez du gehiegi kritikatzen eta uste dut gainera PP rekin gizartean ezberdinketa gehiago egingo direla, baina bueno baita ere uste dut PSOE pentsamendu sozialistatik oso urrun dagoela, bere neurriak erabat eskuindarrak dira eta.
Responder
Mikel Itoiz
10/16/2011 14:27:32
Azpimarratu nahi dudana artikulu honi buruz langabezia eta gaur egungo egoera latza espainiako ekonomian da.
Responder
amaia ilundain
10/24/2011 10:57:33
Nik azpimarratuko nahi nuke momentu honetan langabezia oso maila altuan dagoela eta politikariek ez dute ezer egiten hori irtenbide bat aurkitzeko.
Responder
txisbis
11/2/2011 16:32:48
Nire ustez, hurrengo hauteskundeetan PP-k irabaziko duela. Normalean krisi garaietan gobertua eskunaldera mugitzen baitira. Naiz eta Rubalcabak indar handia izango duen. Krisialdia, lagabezia, gizarte arazoak... dena dago batera saku berean eta normala da gaur egungo gobernuak galtzen bukatzea. Gizarte inoxo honetan berdin dio nork irabazten duen, PP-koak behintzat aurpegiz doazte, ez PSOEkoak bezala. Ezkertiarrak direla diotela eta oarinarte ikusi diren murrizketa bortitzenak sartu dituztela, PPk bainon erreprezio bortitzagoa erabili dutela estrategia bakarra bezala Eskal Herriarentzat.... Denek berdina merezi dute...!
Responder
Deja una respuesta. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|