Kaixo Ikasleak Oraingoan albiste baten informazioa plazaratzeko momentua da. Gerra zibila bitartean eta Nafarroan izandako errepresioaren adibide gisa dugu Fortunato Aguirreren kasua. Lizarrako alkatea izana eta bere eginkizun politikoagatik errepresaliatua izan zena. Albistea irakurri eta zuen iritzia eman. Zer iruditu zaizue artikulua? Fortunatoren kasua ezaguna zenuten? Bertze errepresioren berri duzue? Zer iruditzen zaizue memoria historikoaren legea? edo zer iruditzen zaizue familiartekoek gogoetak plazaratzeko eskubideak dituztela eta nolabaiteko justizia soziala eskatzeko eskubiderik dutela edo zuen ustez hobe da gertatutakoa ahanztea? Artikulua Diario de Noticiasesk gaur argitaratua. BERTAN sakatu irakurtzeko. Gaurko bertze egunkari batean ere BERTAN errepresioaren inguruko bertze artikulu bat agertu da. Edo eta BERTAN ikasle baten eskutik jasotako albistea, bertze egunkari batetan agertua. Cádizen aurkituriko hobi baten aurreneko gorpuak. Dirudienez anitz gehiago aurkituko dira, eremu horretan aurreneko kontzentrazio zela bat finkatu zutelako gerra garaian.
32 Comentarios
Irati Guillen Mateos
9/29/2011 10:42:35
Artikulua unkigarria iruditu zait, irakurri dudan guztia jakin beharreko informazioa dela iruditzen zait. Gainera, sentimenduz beteriko albistea da.
Responder
Amaia Lanas
9/29/2011 11:08:58
Artikulua piskat luzea iruditu zait, bainan bueno irakurtezina. Gainera Espanian eta Nafarroan gertatutakoari buruz zertxo bait jakitea ez dago gaizki. Komenigarria da eta!
Responder
Ander Aramburu
9/29/2011 12:09:40
Artikulua oso interesgarria izan da. Hunkigarria da Fortunato,Clemente eta beste nafartarroei gertatzea hainbeste basakeria eta lotsagabekeriak.Izan ere asko gustatu zait berri honek.
Responder
Julen Carmona
9/29/2011 13:24:05
El mundo-ko artikulua irakurri dut, eta inetersgarria iruditu zait.Honi buruz zerbait banekien,ze frankista errepresioak eragin handia izan du espainia osoan eta ahaztutako hildako asko utzi ditu bidean.
Responder
Joanes Garriz
9/29/2011 13:46:03
Nik irakurritako artikulua Diario de Noticias-en ageri dena da. Pertsonalki gai hau jorratzea garrantzitsua dela uste dut, hemen gertatutako gauza guztiak denok ezagutu eta kanpora atera beharko genituzkeelako.
Responder
Irati Lerga
9/29/2011 15:02:11
Irakurri dudan albistea Fortunato Aguirrerena izan da, Diario de Noticias-en agertzen dena. Interresgarria iruditu zait garai hoietan zegoen egoera ezagutzen nuelako baina ez halako istorio bat. Izan ere, ez nuen ezagutzen Lizarrako alkate errepublikano honen istorio unkigarria.
Responder
oihane marti.
9/29/2011 15:02:34
Irakurritako artikulua Diario de noticias egunkariari dagokio.
Responder
Nerea Huarte
9/29/2011 15:28:12
Fortunato Agirreren kasua irakurri dut eta nahiko emotiboa iruditu zait, interesgarria ere iruditu zait. Jakin beharreko gaia dela uste dut, gure aurrekoei gertatu zitzaiena jakitea.
Responder
izaskun
9/29/2011 16:14:54
artikulua luzeegia iruditu zait. ondo dago nafarroan gertatutako gauzei buruz geiho jakitea ze beti kanpoan gertatutakoa ikasi beharra daukagu.
Responder
Julen Fernandez
9/29/2011 16:50:04
El mundo egunkariko artikuloa irakurrita nahiko interesgarria iruditu zait, ez nekielako gehiegirik gai honi buruz.
Responder
Iraide Gomez
9/29/2011 17:19:13
Fortunatoren kasua ezaguna neukan, bai eta Maravillasen kasua ere, gertutik tokatu zaidalako, seguruenik gutako askok bezala, birraitona edo aitonaren bat izan dugulako eraila Frankismo garaian.
Responder
Oihane McGuinness
9/29/2011 17:46:58
Asteko bietatik Fortunato Aguirreren albistea autatu dut.
Responder
Irakaslea
9/29/2011 18:04:00
Beno zorionak zuen parte hartzeagatik. Aipatzen dituzuen ideiak interesgarriak dira oso, klasean aztertuko ditugu eta informazioa gehigarria ere ikusiko dugu. Nonbaiten aipatzen den bezala, jakitea eta ezagutaraztea oinarrizko ideia da errepresaliatuen memoria berreskuratzeko. Ez zituzten soilik erail, maiz, eta hil eta gero euren ondasunen bila zihoazen eta zer erranik ez familiaterkoek pairatu behar izan zituzten irainak eta baldintzak. Berraz errepresio ez da erailketarekin akitzen eta guztiek erreibindikatzen duten moduan beharrezkoa dute jakin araztea gertatutakoa eta ahal den neurrian gorpuak berreskuratzea, bertzela inoiz ez da bukatzen dolua.
Responder
amaia gorraiz
10/1/2011 04:15:21
El diario de Noticias-etik hartutako berria da.
Responder
Eneko Setuain
10/1/2011 04:15:30
Diario de noticias-eko artikuluari buruz:
Responder
Adrián Falagán
10/1/2011 14:04:56
Nik irakurritako artikulua Diario de Noticias-enekoa da.
Responder
Ixone sanchez
10/1/2011 16:34:31
Nik noticias-eko artikuluari buruz hitz egingo dizuet.
Responder
Olatz Etxeberria
10/2/2011 07:17:09
Nik baita ere Noticiaseko berria irakurri dut.
Responder
Iker Bake
10/2/2011 07:31:16
Diario de Noticias egunkarian argitaratutako artikulu hau oso interesgarria iruditu zait. Baita hunkigarria eta irakurri beharrekoa jende guztiarengana heldu behar direlako testigantza hauek, guztiok gertatu izan zena ezagutu eta salatu dezagun.
Responder
Beñat Alastuey
10/2/2011 10:55:57
“El Mundo” aldizkariak argitaraturiko albistea frankismoak eragindako beste historio bortitz bat da.
Responder
Inhar Iraizotz
10/2/2011 13:04:59
Nik ``NOTICIAS´´-eko albistea irakurri dut ta esan beharra dago halako istorioak oso gogorrak zaizkidala irakurtzeko (munduarekin haserretzen nazelako) eta era berean hunkigarriak, eraildakoen (kasu honetan Fortunato eta Clemente) senideak heuren aita-amen, senar-emazteen, seme-alabeen... oroimenarengatik eta juztiziarengatik borrokan irmo darraitelako.
Responder
maite goñi
10/2/2011 13:13:38
Nik beste askok bezala Diario de Noticias-eko albistea irakurri dut oso unkigarria iruditu zait, kasu hau ez nuen ezagutzen baina bai beste hainbeste eta horrelako albiste baten aurrean gutxi esan daiteke jada esanda ez dagoenik.
Responder
Mikel Itoiz
10/2/2011 13:46:00
Noticias-eko albistea irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait.Gertakizun hauek ez dira ahaztu behar, gure arbasoak dira eta.Hau bezalako kasu asko eman ziren garai horietan.
Responder
Alejandro Ozcoidi
10/2/2011 13:59:18
Noticias_eko albistea irakurri dut eta oso interesgarria eta unkigarria iruditu zait. Honelako gertakizun ugari egon dira eta beharrezkoa da halako albisteak egitea gertatu dena gogoratzeko eta presente izateko. Nik ez nuen kasu hau partikularrean ezagutzen baina bai antzekoak diren beste kasu batzuk.
Responder
Martin Erro
10/2/2011 14:23:51
Responder
Miren Montilla
10/2/2011 14:32:11
Diario de Noticias-eko albistea irakurri dut eta esan behar dut historio hauek oso gogorrak iruditzen zaizkit. Holako historioak entzunak izan ditut, aitak kontatutako historioak baitira. Gure familian holako historioren bat gertatu zen.
Responder
Martin Erro
10/2/2011 14:57:45
Diario de Noticiaseko albistea irakurri dut, Fortunato Aguirrerena hain zuzen ere.
Responder
Ainhoa Rodriguez
10/2/2011 17:27:51
Diario de Noticias-eko albistea irakurri dut eta egia esan nahiko artikulu luzea iruditu zait baina aldi berean interesgarria, ongi dago gauza hauek jakitea azken finean Gerra Zibilak utzitako errepresio kasuen artean baitago.
Responder
amaia ilundain
10/3/2011 09:55:35
Diario de noticias-eko albistea irakurri dut,Fortunato Aguirrerena.
Responder
ioar tabar
10/3/2011 11:57:51
biak irakurri ditut,oso interesgarriak.http://www.insurgente.org/index.php?option=com_content&view=article&id=8730:el-cortijo-del-marrufo-no-olviden-este-lugar&catid=105:andalucia&Itemid=511 hemen uzten dizut informazio gehio
Responder
Maitane Etxeberria
10/4/2011 11:23:26
Nik Diario de Noticiaseko artikulua irakurri dut,benetan interesgarria iruditu zait historian bizi izan den errepresioa ezagutzea garrantzitsua iruditzen zaidalako batez ere gaur egungo egoera ezagutzeko.
Responder
Uxue Gomez
10/4/2011 11:39:39
El mundo-ko artikulua irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait. Frankistek egindako errepresioa eragin handia utzi zuen espainian, pertsona asko hil zituztelako.
Responder
Deja una respuesta. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|