![]() Egunkariko artikulu interesgarri HONETAn gizakiak zer garen, edo noiztik izendatu gaitezke gizaki bezala?ren inguruan ideiak ematen dira. Teoria interesgarriak ematen dira. Erreparatu Bill Gatesek egindako galderari eta irakurketaren ondoren erantzun ea zein den zuentzako gehien ezberdintzen gaituen ezaugarria. Ongi legoke irakurketaren aurretik bat ematea eta ea bukaeran berdinarekin gelditzen zaretan. Osatuko dugu zerrenda galanta, ea zein den gehien errepikatzen dena. BERTZE honetan eskuen eta hanken inguruko informazio berria ematen da. Tximino eta gizakieran arteko antzekotasunak dituzte.
0 Comentarios
![]() Gerra Hotzaren inguruko informazioa irakurgai duzue BERTAN. 1983. urtean gertatutakoaz eta gerra zikinaren ingurukoak. Pako Etxeberria forenseari egindako elkarrizketaren bideoa ere ikusgai d ![]() Egun hauetako albisteetan agertu izan da albistea. Rajoik Kazajstanerako egindako bisita dela medio, bertako agintariek eman izan diote bertan errepublikar eta dibisio urdineko espainolen nondik norakoak gulagetan. Kontzentrazio eremu latsetan pairatutakoen informazioa da. BERTAN irakurgai duzue artikulua. Erantzun: ba al zenekiten halako esparruak egon zirenik? Zer iruditzen zaizkizue bertako baldintzak? Zer dakizue errepublikanoen erbesteaz, Gaurko egunean Diario de Noticiasen argitaratu dute bart industuriko hobi baten informazioa. Bertan sei fusilatuen gorpuak aurkitu ditu Txinparta Elkarteak Aranzadikoekin batera.
Informazio gehiago esteka HONETAN. Igandeko egunkarietan berriz ere jaso egiten da Prim jeneralaren zerraldoaren inguruko pasadizoak. Autopsia egin diote eta artikulu honetan aipatzen da nola izan zen atentatua. BERTAN irakurgai duzue.
Gaurko egunkari batean Prim Jeneralaren inguruko informazio bat biltzen da. Ikas urtea aurrera doalarik, iraultza loriatsuaz mintzatuko gara. Bertan, nahiz eta aurreko garai historikoetan ere pertsonai hau agertu, Lehen ministro izatera iritsiko zen eta Amadeo de Saboya erregearen defendatzaile sutsuenetariko bat izan zen. Atentatu batean erail zuten eta oraingoan bere gorpua aztertuko dute jakiteko ea egun berean hil ote zen edo egun batzuk geroago.
Noizean behin halako albisteak paratuko ditugu bertan aztertu ahal izateko. BERTAN duzue esteka. Kaixo Gaurko egunkari batean artikulu interesgarri oso argitaratu dute. Bertan gaur bertan aurkeztuko den liburu baten inguruko informazioa plazaratzen da. Artikulua interesgarria da bi alderdietatik, batetik ageri den informazioagatik, hots, 2000. urtetik aurrera egin diren deshobiratzeengatik eta bertzetik idazleak erabilitako estiloagatik. Era bat gomendagarria da, gainera datorren astean Gerra Zibilaren gaia hasteko dugunez, hurbiltze interesgarri bat izan daiteke.
BERTAN duzue artikulura jotzerik. Duela di urteko bertze artikulu honetan fosak edo deshobiratze prozesuaren inguruko informazio zehatzagoa ematen da. BERTAN duzue. Kaixo Taldea, gaurko egunkarian artikulu interesgarri bat agertzen da trantsizio eta gerora indar polizialen eskutan erailitako jendearen inguruan. Memoria historikoaren auziaz eta egungo egoera berrian Eusko Jaurlaritzak burutzeko duen ekimen baten ingurukoa.
BERTAN Irakurgai.. Bertze kaso baten inguruko artikulua, gazte erail baten inguruko Garan BERTAN |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|