Martxoak 15 mugimenduaren inguruan egin den aurreneko dokumentalaren aurkezpena bihar izango da. Bertan duzue Vimeo paratu duten aurkezpen bat DOCU #INDIGNADOS from naopospo on Vimeo.
0 Comentarios
Kaixo zuetariko batek aipatu duen moduan bertan eskegiten dut krisiaren inguruko bideotxo bat. Kontuz geroago PP-roak bertze bat atera dutelako baina oraingoan errua PSOEri botaz. Honetan aldiz bankuen zeregina ere agerikoa da behintzat ALDERDI POLITIKOAK
Taldeka egin beharrekoak: 1 egunkarietatik jasotako albisteekin astean zehar alderdi politikoek izandako eginkizunak eta mitinetan egindako proposamen edo aipamen nagusienak. 2 Alderdi ezberdinetako webgune ofizialetatik nahiz etxeetara igortzen duten propagandaren bitartez proposamen politiko nagusien ideien bilketa 3 Txostena osatzen joan (informazio ezberdinarekin) eta astero behatuko dugu 4. Bukatzeko talde bakoitzaren proposamenen inguruko edo hauteskundeen programaren inguruko aurkezpen bat prestatu klasean azaltzeko. 5 hauteskundeen aurretik eztabaida burutuko dugu, bakoitzak egokitu zaion alderdiaren interesak defendatu beharko dituelarik. PSOE: http://www.psoe.es/ambito/actualidad/home.do PP: http://www.pp.es/ IU: http://www.izquierda-unida.es/ CIU: http://www.ciu.cat/ EAJ/PNV: http://www.eaj-pnv.eu/eusk/ Amaiur http://www.amaiur.info/ http://www.gara.net/agiriak/20110927_coalicion.pdf aurkezpena http://www.aralar.net/eu / : http://bildu.info/ Geroa bai http://geroabai.com/ UPyD : http://www.upyd.es/ Kaixo Hona hemen interneten mugitzen ari den bideo interesgarria bat. Bertan azaltzen da hauteskundeen sistema eta gaur egun Espainiak pairatzuen duen alderdi bikoen egoerari mesederik egingo ez dion zerbait. Gaur BERRIA egunkariak argitaratu izan du prentsa aurreko batean aurkeztu den ikerketa baten inguruko datuak. Albiste osos HEMEN irakurgai duzue
Hona hemen datu erranguratsuenak: Laburpena - ETAk eta beste erakunde batzuek hildako pertsonak: 829. - ETAk eta beste erakunde batzuek zauritutako pertsonak: 2.600. - “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek hildako pertsonak: 72 eta 76 artean. - “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek zauritutako pertsonak: 324 eta 339 artean. - Poliziak hildako pertsonak: 93 eta 122 artean. - Poliziak larriki zauritutako pertsonak: 629 eta 666 artean. - Torturatutako pertsonak: zehaztu gabe. Kaixo Ikasleak. Berriki eta seguruenik zuetariko askok jada ikusia, edo eta irakurria izango duzuen moduan ETA erakundea armatuak 51 urteko borrokaren ostean behin betiko armak utziko dituela erran du.
Egunkari eta telebista kate guztietan jaso eta plazaraturiko albistea da. Epe edo aukera berri baten aurrean gaudela erraterik dugu. Hala ere eta gure historiako klaseetan aztertzeko parada izango dugun arren, orain arte prozedurak landu ditugunez, hona hemen egukari nagusien izenburuak bakoitzak aztertu ditzan. Gara Berria El mundo El país ABC Erreparatu doinuan, eta zenbait datuetan, errate baterako ETA-ren sorrera noizkoa den. El País en 43 urte , berrian 52. Sorrera urte onartua 1959. urtea izan zelarik. Nazio mailakao egunkarietan halako galderak plazaratzen dira. Uste duzue benetan ETAk bukatu duenik, edo nahikoa dela hau desegin dadin. Nola ikusten duzue? Garakoan errate baterako komunikatua, bideoa euskaraz eta erdaraz gehi audioak ikusgai dituzue. Aztertuko itzazue ea zer deritzosue. ETAren Adierazpena Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Adierazpen honen bidez bere erabakiaren berri eman nahi dio Euskal Herriari: Euskal Herrian burutu berri den Nazioarteko Konferentzia garrantzi politiko handiko ekimena dela deritzogu. Adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du. Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da. Mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa dago. Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia. Urte luzeetako borrokak sortu du aukera. Ez da bide erraza izan. Borrokaren gogorrak burkide asko betiko eraman dizkigu. Beste asko espetxea edo erbestea pairatzen ari dira. Bihoakie guztiei gure aitortza eta omenaldirik sentituena. Hemendik aurrerako bidea ere ez da erraza izango. Oraindik orain dirauen zapalkuntzaren aurrean, urrats bakoitza, lorpen bakoitza, euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza izango da. Bide honi ekiteko Euskal Herriak aski esperientzia eta indar metatu du urteotan eta badu horretarako erabakitasuna ere. Etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere. Honenbestez, ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du. ETAk, azkenik, euskal jendarteari dei egiten dio konponbide prozesuan murgil dadin, bake eta askatasun agertoki bat sortu arte. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA! JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE! Euskal Herrian, 2011ko urriaren 20an Euskadi Ta Askatasuna E.T.A. Kaixo taldea
Gaurko egunkarian eta aurreneko albistea El Periódico de Cartaluñak argitaratu duelarik, bertze egunkari batzuetan Francoren gorpua "el valle de los caídos"-etik ateratzeko asmoaz doa. Ikusgaia da egunkari ezberdinek egindako tratamenduaz. Batetik zein lekuan paratzen duten, bertzetik zein argazki erabili izan duten eta azkenik albistearen bukaeran irakurgai duzuen iruzkin edo komentarioetan.Oraingoan ikusiko duzue zein den benetako eskuineko ideologiako egunkaria, ezetz asmatu? Hona hemen hiru egunkarietako albiste laburra. Irakurgai adibidez Diario de Noticias BERTAN El mundo BERTAN ABC BERTAN Kaixo Oraingoan, klasean aipatutakoaren inguruan nahiz ikusitako dokumentalan oinarriturik zuen iritzia jaso nahiko nuke Nafarroan 1512. urtetik aurrera gertatutakoaz. Bateratzea ala Konkista? argudiatu zuen iritzia horretarako erabilitako iturriak aipatzen dituzularik. Zerbait gehiago irakurri edo ikusi duzelakoan nago, adierazi bertan gainontzekoak ere ezagutu dezaten.
Gaur bertan Diario de Noticias egunkarian auzi honen inguru larunbatean ospaturiko jardunaldi batzuen inguruko informazioa plazaratzen da. BERTAN irakurri dezakezue Roldan Jimenori egindako elkarrizketa laburra. Ikuskatu sortu duen eztabaida. Ideologi politiko eta ikuspegi anitzak eta kontrajarriak soma daitezke gertakari historiko hauen inguruan. Ea zer nolako ospakizunak antolatzen dituen Gobernuak eta zer nolakoak herri ekimenak.Inprimaturiko aleetan ere Lander Santamariak argitaratzen du artikulu bat gertakari hauen inguruan. Kaixo Ikasle taldeak
Oraingoan hauteskunde orokorren inguruko auziarekin hasiko gara. BERTAN paratzen dizuet El País egunkariak argitaraturiko gehigarri berezi batean azaroaren 20ean ospatuko diren hauteskunde orokorren nondik norakoak eta gako batzuk. Ez ahantzi egunkari honen ideologia Gobernuan den alderdi politikoarenaren ingurukoa dela. Hala ere gaiaren aurreneko hurbilketa bat egiteko balio zaigulakoan nago. Irakurri beharreko artikulua HEMEN duzue Gakoen artean zein azpimarratuko zenukeen? Zertan somatzen da Gobernuaren ideologiatik gertu dagoela egunkaria? Zure iritziz zein izango da hauteskundeen garailea eta zein aldearekin? bertatik gure aurreneko porra partikularrarekin hasiko gara. Ea nor asmatzen duen edo gehiago hurbiltzen den. BERTAN duzue egunkari honek hauteskunde orokorren inguruan ireki duen web esparrua. Noizean behin bisitatu beharko duguna. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|