Kaixo taldea
Gaurko egunkarian eta aurreneko albistea El Periódico de Cartaluñak argitaratu duelarik, bertze egunkari batzuetan Francoren gorpua "el valle de los caídos"-etik ateratzeko asmoaz doa. Ikusgaia da egunkari ezberdinek egindako tratamenduaz. Batetik zein lekuan paratzen duten, bertzetik zein argazki erabili izan duten eta azkenik albistearen bukaeran irakurgai duzuen iruzkin edo komentarioetan.Oraingoan ikusiko duzue zein den benetako eskuineko ideologiako egunkaria, ezetz asmatu? Hona hemen hiru egunkarietako albiste laburra. Irakurgai adibidez Diario de Noticias BERTAN El mundo BERTAN ABC BERTAN
6 Comentarios
fermin elizalde
10/13/2011 15:50:30
Badakit hiru egunkariak ideologia ezberdinak dituztela, gehien bat diario de noticias eta besteen artean baina hala ere, hiru artikuluak irakurrita ez dut ezberdintasun haundirik ikusten. Egia da ABCen, garrantzi handia ematen diotela Francori argazki ikaragarria ipiniz eta aldiz noticiasen, argazki orokorra jartzen dute, hilerrikoa. Garrantzia ematen diote ABCek eta "el mundo"-k bien bandoetako hildakoak daudela esanez baina egia da ere "Diario de Noticias"ek aipatzen duela. Azken finean hirurek informazio bera ematen dute eta nire uste apalean ez dago kutsadura haundirik.
Responder
Maite Goñi
10/14/2011 12:17:14
artikulu honetan egoera tonto bat azaltzen zaigu, nire ustez bedere.
Responder
Adrian Falagán
10/15/2011 10:00:26
Hiru egunkariek informazio berbera ematen dute ia desberdintasunik gabe.
Responder
Mikel Itoiz
10/16/2011 15:30:49
Guztiok esaten duten bezala,informazio bera transmititzen dutela iruditzen zait.Ezberdintasun bakarra nik ere argazkietan ikusi dezaket,ABC-k Frankoren argazkia erakusten duelako eta Diario de Noticias-ek Valle de los Caidosen argazkia.Abc-k berriz ere gainetik aipatzen du zerbait Falangearen sortzaileari buruz,baina besterik ez.Arazo hau nire ustez gaur egun ez da batere garrantzitsua,arazo larriagoak ditugu konpontzeko.
Responder
amaia ilundain
10/24/2011 10:38:41
Nik hire egunkari hauek ematen duten informazion ez dut ia deberdintasunik ikusten.
Responder
Inhar Iraizotz
10/26/2011 09:31:45
Ez dago desberdintasun handirik egia esanda baina argazkiak niri zera trasmititzen didate: ABCk Francoren argazkia jarri du berataz oroitzeko eta era berean irakurleek bere irudia ikustea eskertuko dutelako. eta diario notiziasek argazkia ``light´´agoa moderatuagoa jarri du lehenengo inpresio hain bortitza ez izateko. Nire iritziz Franco hortik atera beharko lukete eta zendu guziak bezala hilerri arrunt batera eramate, ez baitago eskubiderik monumentu bat berarentzako soilik eitea, erorien ibarra hri da eta.
Responder
Deja una respuesta. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|