Kaixo Oraingoan, klasean aipatutakoaren inguruan nahiz ikusitako dokumentalan oinarriturik zuen iritzia jaso nahiko nuke Nafarroan 1512. urtetik aurrera gertatutakoaz. Bateratzea ala Konkista? argudiatu zuen iritzia horretarako erabilitako iturriak aipatzen dituzularik. Zerbait gehiago irakurri edo ikusi duzelakoan nago, adierazi bertan gainontzekoak ere ezagutu dezaten.
Gaur bertan Diario de Noticias egunkarian auzi honen inguru larunbatean ospaturiko jardunaldi batzuen inguruko informazioa plazaratzen da. BERTAN irakurri dezakezue Roldan Jimenori egindako elkarrizketa laburra. Ikuskatu sortu duen eztabaida. Ideologi politiko eta ikuspegi anitzak eta kontrajarriak soma daitezke gertakari historiko hauen inguruan. Ea zer nolako ospakizunak antolatzen dituen Gobernuak eta zer nolakoak herri ekimenak.Inprimaturiko aleetan ere Lander Santamariak argitaratzen du artikulu bat gertakari hauen inguruan.
6 Comentarios
Adrian Falagán
10/13/2011 13:11:28
Dudarik gabe 1512. urtean Nafarroan gertatutakoa konkista izan zen. Hainbat webetan irakurri ahal denez, 10000 soldadu baino gehio Nafarroa erasotu zuten Duque de Albaren eta Fernando Aragoikoaren aginpean. Nafarroa suntsitu, den-dena lapurtu, menderatu... zuten, bere errinua handiagotzeko nahian eta bere leku estrategiko ezin hobea (pirineoaren bi aldeetan) eskuratzeko nahian. Baino nafartarrek ez zuten haien herria besterik gabe utzi, borrokatu egin zuten. Argudio guzti hauek anexioa izan zela baztertzen dute, ''batasun zoriontsu'' bat izan zela, azken batean Nafarroaren gaur egungo egoera egiaztatu nahi duena.
Responder
Maite Goñi
10/13/2011 13:39:16
Lehenik eta behin Nafarroa ez ze anexio bat izan gerrak egon zirelako, horren aztarna dugu Vianan Cesar Borgia han dagoela ehortzita Nafarrak lagundu zituelako.
Responder
fermin elizalde
10/13/2011 15:41:05
Argi dago konkista izan zela. Gaztelako armada Europako boteretsuena zen momentu haietan eta nafarroak ezin zuen ezer egin baina ala ere defendatzen saiatu ziren. Anexioa baldin bada zergatik egon ziren hildakoak? Eta zertarako erabili armada boteretsua, anexio pazifikoa izan bazen? Historialari espainol askoren hipotesiek ezin dituzte galdera hauek erantzun arrazionalki garbi dago. nafarroa, gure aberria.
Responder
Eneko Garcia
10/14/2011 00:48:18
Argi ikui daiteke konkista izan zela eta ez anexioa. Hainbat iturri historikoetan ikusi denez eta eta historikoki kaltetuak izan diren lekuetan ikusi dezakenez (gazteluak), Nafarroan konkista bortitz bat gauzatu zen zehaztasunik gabe 10000 soldadu baino gehiago, nafarroa kaltetu baten 1000 soldadu kontra. Baino hori ez zuen kendu nazionalismo pentsamoldea eta 3 aldiz sahiatu ziren Nafarroa birkonkistatzen emaitzik gabe.
Responder
Mikel Itoiz
10/16/2011 14:43:55
Zalantzarik gabe 1512-an nafarroan gertatutakoa konkista izan zen.Agian anexioa dela esaten dute nafarroako gizarte kopuru batzuk hori nahi zutelako baina gehiengoak bere herria defendatzen saiatu zen hainbat eta hainbat gatazka gauzatuz.16000 gizon iruña inguratu zuten(6000-10000 biztanle inguru zituzten).Beraz,errenditu egin ziren baina beste gune batzuetan erresintentzia bortitzagoa izan zen.
Responder
amaia ilundain
10/24/2011 10:50:06
Lehenik esan behar dudana hauxe da,Nafarroako ez zen anexioa izan hainbat gerra egon zirelako eta horien aztarnak daude.
Responder
Deja una respuesta. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|