Kaixo Ikasleak. Berriki eta seguruenik zuetariko askok jada ikusia, edo eta irakurria izango duzuen moduan ETA erakundea armatuak 51 urteko borrokaren ostean behin betiko armak utziko dituela erran du.
Egunkari eta telebista kate guztietan jaso eta plazaraturiko albistea da. Epe edo aukera berri baten aurrean gaudela erraterik dugu. Hala ere eta gure historiako klaseetan aztertzeko parada izango dugun arren, orain arte prozedurak landu ditugunez, hona hemen egukari nagusien izenburuak bakoitzak aztertu ditzan. Gara Berria El mundo El país ABC Erreparatu doinuan, eta zenbait datuetan, errate baterako ETA-ren sorrera noizkoa den. El País en 43 urte , berrian 52. Sorrera urte onartua 1959. urtea izan zelarik. Nazio mailakao egunkarietan halako galderak plazaratzen dira. Uste duzue benetan ETAk bukatu duenik, edo nahikoa dela hau desegin dadin. Nola ikusten duzue? Garakoan errate baterako komunikatua, bideoa euskaraz eta erdaraz gehi audioak ikusgai dituzue. Aztertuko itzazue ea zer deritzosue. ETAren Adierazpena Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Adierazpen honen bidez bere erabakiaren berri eman nahi dio Euskal Herriari: Euskal Herrian burutu berri den Nazioarteko Konferentzia garrantzi politiko handiko ekimena dela deritzogu. Adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du. Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da. Mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa dago. Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia. Urte luzeetako borrokak sortu du aukera. Ez da bide erraza izan. Borrokaren gogorrak burkide asko betiko eraman dizkigu. Beste asko espetxea edo erbestea pairatzen ari dira. Bihoakie guztiei gure aitortza eta omenaldirik sentituena. Hemendik aurrerako bidea ere ez da erraza izango. Oraindik orain dirauen zapalkuntzaren aurrean, urrats bakoitza, lorpen bakoitza, euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza izango da. Bide honi ekiteko Euskal Herriak aski esperientzia eta indar metatu du urteotan eta badu horretarako erabakitasuna ere. Etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere. Honenbestez, ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du. ETAk, azkenik, euskal jendarteari dei egiten dio konponbide prozesuan murgil dadin, bake eta askatasun agertoki bat sortu arte. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA! JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE! Euskal Herrian, 2011ko urriaren 20an Euskadi Ta Askatasuna E.T.A.
7 Comentarios
Maite Goñi
10/25/2011 13:41:45
Azkenean,ETAk borroka armatua utzi du,azken boladan izan dugun berririk onena da. Egunero entzuten baitugu telebistan gure mundua zoritxarrez betea dagoela. Eta zoritxarrez, alde batetik eskuindarrek beren garaipena ospatzen dute edo ofizialki gutxienez, baina denok dakigu ETAren aktibitatea gobernuari komeni zaiola.
Responder
Iraide Gomez
10/27/2011 15:28:05
ETA-k borroka armatua utzi du, gobernuak ordea orandik ez dio bere indarkeriari uko egin, gaur argi utzi du Iruñeko manifestaldia eta gero.
Responder
Eneko Garcia
10/28/2011 09:27:40
Nik ez nator bat, Maitek esandakoarekin albiste ona ez baitda. Ados nago ETA-k behingoz armak utzi behar zituelarekin baino ez une honetan. ETA-k egin duena da, datorren azaroaren 20an gauzatuko diren hauteskundeen aurrean estrategia baldar bat, PP-ren garaipena argi baitago. Honen aurrean Bilduk eta hemengo guztiek borrokatu dutenaren aurrean ez du ezer lortuko, oraintze Psoek ez baitu presoak etxera bidaliko hauteskundeak hain hurbil daudenean ezta bilduk eskatzen duen gauzei mesede egingo, honek espainolen boto gutxiago ekarriko bailitzaie.
Responder
Adrián Falagán
10/30/2011 04:24:39
ETAk borroka armatua bukatzeak ez du esan nahi gure borroka amaitu denik. Horregatik guk gure aldarrikapenak aldarrikatzen jarraitu behar dugu.
Responder
ixone sanchez
10/31/2011 10:51:17
E.T.A azkenean armak utzi ditu.Nik uste dut denbora batez bakarrik utzi dituztela,datorren hauteskundeak ikusita.PP-ri botoak kentzeko nahia da.Nire ustez,ez daudela ondo egiten.Lortu nahi dutena horrela ez dute lortuko gazki dabiltzate horrela jokatzen eta gainera hauteskunde hauetan pp-k aterako da liderra eta e.t.a berriz armetara bueltatuko da.
Responder
Mikel Itoiz
11/1/2011 14:06:33
ETAk azkenean armak utzi ditu baina nire ustez ez du alde batera utziko bere helburua.Badakigu orain botere politikoa lortzea ezinezkoa izango dela urte guzti hauetan egin duenagatatik.Berandu da beste irtenbide bat erabiltzeko?Inoiz ez da berandu.Ikusiko dugu ea hauteskundeak ondoren zeri buruz hitz egiten duten gure pp-ko lagunak eta jendearen erantzuna nolakoa den.Egunkari bakoitza garrantzi handia ematen dio nahi duenari,bere ideologiaren onurarako.
Responder
Fermin Elizalde Iraizoz
11/2/2011 15:42:59
ETAren komunikatuak sorprenditu ninduen eta gehien bat egin zuen momentuan. Honek PP ko jendeartean komunikatu partidista eta akordio bat zela esatera animatu zituen. Nire ustez, eta hauteskundeetako emaitzak aurreikusiz ez dut inolako esperantzarik ezer onik lortuko dugunik gehien bat faxista horiek edozer egingo digutelako gure presoak ekar ez ditzaten ezta laguntzarik emanen. ETAk esan zuen bezala orain gizarteak eman behar du erantzuna eta espero dut Euskal errepresentazio bikaina lortzea Madrilen beste guztiekin borroka politikoarekin jarrai dezaten.
Responder
Deja una respuesta. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|